Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Futbolean Salestarren eskolan hasita

Futbolean Salestarren eskolan hasita <p>Adin bera izan arren ez zuten elkarrekin ikasi, mutilek eta neskek ez baitzuten batera ikasten, eraikin ezberdinetan egoten ziren. Eskola bukatu eta gero Deustuko salestarren eskola profesionalera joan zen Bixente, Zerrajeran lan egiteko beharrezkoa ikasi zuen. Eskolako hainbat kontu kontatzen ditu. eskola utzi zuen futbolean hasteko. Aretxabaletan hasi zen futbolean jolasten. Salesianoetan ere bazegoen futbol taldea. taldeko hainbat kontu kontatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-039-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Adin bera izan arren ez zuten elkarrekin ikasi, mutilek eta neskek ez baitzuten batera ikasten, eraikin ezberdinetan egoten ziren. Eskola bukatu eta gero Deustuko salestarren eskola profesionalera joan zen Bixente, Zerrajeran lan egiteko beharrezkoa ikasi zuen. Eskolako hainbat kontu kontatzen ditu. eskola utzi zuen futbolean hasteko. Aretxabaletan hasi zen futbolean jolasten. Salesianoetan ere bazegoen futbol taldea. taldeko hainbat kontu kontatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Zuek alkarrekin ibilli ziñain nazionaletan?
-Ez, ez.
-Etxe bat zan edo?
-Ez.
-Eskolia aparte?
-Aparte-aparte.
-Eskoliak jaukan gutxienez lau ero bost (...) diferentiak. Osea ke; edadietatik pe bajauan, batzuk edade gehixao ba harek..., gutxiaok ba gutxiaokin.
-Eta neskak beste etxe baten eta mutilak beste baten.
-Neskak aparte. Bai ba.
-Eta hamabost urtekin hortik urten eta lanian hasi ziñan?
-Ez. Estudixetan Deustora Salesianosetara, eskola profesionaletara.
-Eta ze karrera ikasi zeben han?
-Han? Ba Zerrajeriak zela zeukan fabrikia, han soziuak eta, ba fan nintzuan ikasten zerrajerixarako. Hori, zerraillak eta ipiñi tta torneuen da ikasi. Zepilluen da lana ein dda.
-Han tituluren bat atara zeuen, "maestro" edo?
-Ez, ez. Porke bost urte (...). Hasi gintzenian salesianotan gazan ciento cincuenta mutillak. Bi kursotan, bi lokaletan. Eta bosgarren urtien (...) gazan treinta y dos. Hogeta hamabi. Osea ke fan zittuzan hortik zihar jentie, "liquidaos".
-Bostetik bat geratu ziñen?
-Bai. Eta suspendidu naxuan "Mecánica aplicada", eta esan nostan frailliak, Azkoittikua zuan da, esan nostan: "E!, parkatu baiña nik parkatu ingostat hori asignaturioi aprobauta ingok etortzen bahaz". Nik fubolien in biha naxuan, da nik esan notsan etxien, da etxien be fateko ta. Esan notsan, ni enoiela, lanera noiela, eta fubolien in bihotela.
-Fubola gehixao gustau karreria baiño?
-Bai, bai. Eta lanien etorri nintzuan da Atxabaletan fubolien.
-Da han Salesianotan Deuston eitten zeuen fubolian?
-Bai. Joe, zapatak eta jota apurtuta. Horrek diretoriak, Azkoittikua zuan, eta harek "etxostak ikusten ondo". "Ze ba?", ta beti fubolien nebillen da. Da hasarre egoten zuan bera.
-Estudixau gutxi eta fubolian.
-Fubolian baiña jota zapatak apurtu arte.
-Bazeukazuen eskolako ekiporik edo zerbaitt?
-Bai, bai. Guk jokaketan gaixuan, laugarren urtian jokaketan gaixuen horrekin, unibersidadiakin. Unibersidadiek jokaketan juen orduen seleziñua... Seleziñua ez, baiña porrejenplo Alcoyano etorten zuan igual, horkua, Alcoyano horkua dok, Alicantekua. Ba jazan bi estudiantiek fubolista Primera Dibisiñokuek, eta harek etorten zittuztan eta jokaketan juen han unibersidadien partidua. Haik dirua baukien asko, porke danak zittuztan, aberatsak zittuztan unibersidadekuak, danak kanpotarrak. Eta haik aprobetxetan juen astelehenetan, domeketan jokaketan juen Bilbon da astelehenien jokaketan juen unibersidadien partidue ekipuak. Haik dirua jaukien eta haik, e. Guk ez. Geure artian jokatu ta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia