Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Neskek dotrina erdaraz; mutilek euskaraz

Neskek dotrina erdaraz; mutilek euskaraz Euskara zela eta ez zuten arazorik izan. Rosariok dotrina gaztelaniaz jaso zuen, Aita Gurea-eta be bai, Bixentek aldiz euskaraz jaso zuen don Angel maisuaren eskutik. Izan zituen beste mi maisu ere aipatzen ditu: don Dominito (erdalduna) eta don Isidro (Eskoriatzakoa).

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-038-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Euskara zela eta ez zuten arazorik izan. Rosariok dotrina gaztelaniaz jaso zuen, Aita Gurea-eta be bai, Bixentek aldiz euskaraz jaso zuen don Angel maisuaren eskutik. Izan zituen beste mi maisu ere aipatzen ditu: don Dominito (erdalduna) eta don Isidro (Eskoriatzakoa).

Transkripzioa

-Euskeriakin izaten zebein problemarik edo?
-Ez, klaro, guk dotriñie ta be erderaz da Aittagurie ta be ez geuen ikasi orduan. Dana erderaz. Bai, bai, bai. Guk erderaz ikasi gauen.
-Beste leku batzuetan dotriñia erakutsi izan dabe euskeraz.
-Euskeraz guk ez, e.
-Basarri auzuetan igual.
-Ba guk ez, guk erderaz dana.
-Guk euskeraz be eitten gauen.
-Guk dotriñia ta dana erderaz ikesi gauen.
-Guk euskeraz.
-Dotriñia ala eskolia?
-Dotriñia, dotriñia. Dotriñia ta orduen elixako gauzak euskeraz emuten oskuen. Don Angelek eta horrek.
-Dotriñia maixu normalak emuten eben ala abadiak?
-Ez, ez, ez. Maixuak normalak. Bat euskalduna zuan, atzenekua euskalduna zuan, autentikua, hemengua zuan da, Gellaukua.
-Gellaukua zan.
-Don Isidro?
-Bai.
-Eta don Benito kanpokua?
-Don Benito erdelduna zuan, erdelduna. Andria ta danak.
-Doña Zirila ta danak erdeldunak zien.
-Atxabaletakua.
-Atxabaletakua ez, Gellaukua. Gellau Eskoritza dok, Eskoritza.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia