Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Argentinan erizain

Argentinan erizain <p>Etxeetan edota ospitaleetan, gaixoak zaintzen jardun zuen Jesusak Argentinan. Espainiatik joandako beste bi lagunekin egiten zuen lan. Ondo bizi zen Argentinan, euskaldun jende asko zegoen bertan. Euskal Etxean elkartzen ziren eta lagun asko egin zituen. Buenos Aires hirian eman zituen 11 urteak. Bera Argentinan egon zen denboran bederatzi gobernu lehendakari ezagutu zituen. Iria eta Aranburu lehendakari izenak gogoratzen ditu, baita Isabel Per&oacute;n ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxeetan edota ospitaleetan, gaixoak zaintzen jardun zuen Jesusak Argentinan. Espainiatik joandako beste bi lagunekin egiten zuen lan. Ondo bizi zen Argentinan, euskaldun jende asko zegoen bertan. Euskal Etxean elkartzen ziren eta lagun asko egin zituen. Buenos Aires hirian eman zituen 11 urteak. Bera Argentinan egon zen denboran bederatzi gobernu lehendakari ezagutu zituen. Iria eta Aranburu lehendakari izenak gogoratzen ditu, baita Isabel Perón ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zeuk han hamaika urtian ze in zeben ba?
- Hamaika urte. Ba, gehixen-gehixen geixuek zainttu in nauen. Bai, egon nitzen denpora danien. Bat asko ezaguketan zan han andra bat, telebistan be urteten auen bat, eta haren ama be zainttu nauen. Beste hemengo bateaz be bai, ospittalen baten be bai, eta ba danera in gauen.
- Hori telebisiñuan urteten eben horrek, hori zer zan, geixo bat?
- Ez, ez, Valentina, ez, bera komunikaziñuen edo telebistan euena, haren ama zainttu nauen, haren ama be bai. Hemengo bateaz, e? Beste asturiania, ez, nungua zan? ahaztu… Josefina euken izena, beste bat moja egonekua be bazan, bueno, bi edo hiru gitzen andra bat zainketan.
- Zainketan zittuen ospittalian edo euron etxetan?
- Ez, etxien, etxien, bai. Ospittalian be bai iñoiz egon nitzen. Azken-azken aldien osppittalien be bai. Baiña ba bueno, hola.
- Hori izaten zan zure… enfemera edo holako zerbait?
- Bai, eta gero anaiekin egoten nitzen eta hola.
- Eta han ze bizimodu klase…
- Bueno, bizimodue ez, txarto be ez, ondo, zeatik bertako jentie asko dago hemengo jentie ta. Euskaldune eta Euskal etxiak eta oso ondo, lagunek asko neuken.
- Zein hirittan edo herrittan edo nun egon ziñan?
- Buenos Airesen.
- Hamaika urtiok?
- Bai, Buenos Aires, nere anaia “Provincia de Buenos Aires” bizi dire, baiña dago oso hurrien.
- Kapitaletik gertu?
- Bai, bertan, segiduen, segiduen dau.
- Euko dozu ba hola pasadizoren bat euko dozu.
- Pasadizo bat? Ba ze esango dotsut, ni han egon nitzen denporan beratzi presidente ezagutu nittuen.
- Hamaika urtetan?
- Oin ahaztu in jat izenak, e? Fan nitzanien Iria euen, baiña beratzi ziren presidentiek.
- Hamaika urtietan; urtien bat baiño gehixago.
- Aranburu be bai, Aranburu entzutia eukiko dozu igual.
- Entzutia bakarrik.
- Hori zela zan, beste famosiori, Isabel ta hori, Perón, Peronistak, hori pasaute euen ni fan orduko, horreik ya pasauta egozen horreik. Gero Isabel bai, gero Isabel egon zan gero barriro beste buelta baten. Baiña Perón eta haren lehenengoko andria, horreik ya pasauta egozen ni fan orduko.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia