Marianisten eskolak, doan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-034-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolak doan ziren fraidegaientzat. Hirutik bat fraide geratzen zen. Aldaketak nola hasi ziren, estatutu berriak noiz egin zituzten marianistek. Mutikoek "usted"-ka hitz egiten zioten elkarri, frantsesaren eragine segurunez. Erabiltzen zuten uniformea nolakoa zen kontatzen du.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 05a
- Iraupena: 0:02:07
- Erref: ARE-034/006
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Eskola horrek ordaindu egin beharko zien ba?
-Ez, ez.
-Marianistena debalde zan?
-Bai, cai, bai. Klaro, Gu fraillegaixen moduen gutzen.
-Kaptaziño modura?
-Bai. Fraillegai gitzen gu han. Gure garaira arte faten zienetatik igual hirutik bat edo geratu eingo zien. Fraille ia definitibo botuek ein eta eskolak [emuten]. Eta nik uste hortxe geure garaixen hasi zala ya, erlijiñuen inguruen hasi zien Konzilio Vaticanuen zerak eta. Lelengo Vatikaue, e. Eta ya ba ni akordetan naz marianistak eurak be euren estatutuek eta aldatu ein zittuela, eta geu be ibilli gitzen estatutu barrixek leiduten eta ikesten eta holako gauzak itten eta. Eta guk adibidez geuken geure artien nahiz eta mutiko txikixak izen, bata bestiei "de usted" berba ein biher izeten gutsen.
-Zeuen artian?
-Bai, hori gehixen be izengo zan euren fundadorie frantsesa zalako, ta hona etorri zien lelengo frailliek frantsesak zien, eta nik uste dot eurak gazteleraz eitten euenien be "usted" erabilliko euela. Klaro, frantseseko "vous" usted-era traduziduko euela, eta gero hemenguek be ohittura horri jarraittu igual ez, baiña... Guri hamaika urtekin ya alkarren artian bata bestiai usted erabilli bihar izeten gutsen. Erderaz, bai. Trajie jantzitta, trajia geuken, gaiñera hola txaketa kruzaue, lau botoikue. Hori zan reglamentario, e! Fraka motza baltza, traje baltza, jerse grise, eta alkondarie zurixe. Eta hori zan geuken uniforme ixe bakarra. Beti..., txaketie kanpora urteteko bakarrik edo, baiñe eguneroko erropia. Bakotxak eukitten geuen erropie markaute geure numeruaz eta hori,
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!