Donostia (Gipuzkoa)

Arropa eta oinetakoak

Arropa eta oinetakoak <p>Emakumeek zapia jartzen zuten buruan, baserriko lanak egiteko. Aitak txapela zeraman. Brusa beltza adinekoek. Beraiek ez zuten abarkarik erabiltzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-115-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Emakumeek zapia jartzen zuten buruan, baserriko lanak egiteko. Aitak txapela zeraman. Brusa beltza adinekoek. Beraiek ez zuten abarkarik erabiltzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta emakumiek zapirik eta jartzen zuten, buru gaiñean, buruan?
-Paiñeluak eta bai.
-Paiñeluak bai?
-Baserritarrak, e. Zelaia atea ber baldin badue lanea eo hola, bai. Paiñelua jarrita asko, bai .Oin ya ez dao, ez lanik ez dao zelaitan ta're.
-Ez, gero ta gutxio.
-Gero ta gutxiyo, dana etxiek eta etxiek eta ez dao besteik.
-Eta lehengo gizonak, zure aita ta nola jazten ziran, txapela eramango zuen?
-Txapelakin.
-Txapela beti, ezta?
-Beti.
-Eta, brusarik ala...?
-Ez, brusaik eta ez.
-Ez, baiña bazeuden batzuk brusa ta jazten zutenak, ala ez?
-Basarritarrak igual e, bai. Brusa beltzak.
-Brusa beltzak?
-Bai, hola behin pixkat edade ezkeoz, leheno asko, oain inork ez.
-Eta abarkak eta?
-Abarkak eta bai, basarritarrak bai. Bai, basarritarrak abarkak.
-Zuek ez?
-Ez.
-Zuek alpargatak eta zapatak?
-Alpargatak. Zapatak gaiñea Ama Berjin eguneako erosten zigun ta hantxe, bi urte o hiru o iten bazian. Kontu in eziñik, pare batekin zea. Jesus.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia