Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Baserriko lanak eta jakiak

Baserriko lanak eta jakiak <p>Eskolako jolas-orduetako jolasak. Eskola bukatu bezain laster, antxintxika joaten zen bakoitza bere baserriko lanetara. Indabak, barazkiak, esnea, taloa eta morokila eta honelako janariak ziren egunerokoak. Txerrikiak ere izaten zituzten; igandetan garbantzuak jaten zituzten okelarekin. Gose kontuak entzun egin zituen, baina berak ez zuen halakorik ezagutu. Ezta errazionamendurik ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-033-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolako jolas-orduetako jolasak. Eskola bukatu bezain laster, antxintxika joaten zen bakoitza bere baserriko lanetara. Indabak, barazkiak, esnea, taloa eta morokila eta honelako janariak ziren egunerokoak. Txerrikiak ere izaten zituzten; igandetan garbantzuak jaten zituzten okelarekin. Gose kontuak entzun egin zituen, baina berak ez zuen halakorik ezagutu. Ezta errazionamendurik ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta jolas horreitan eitten zeben eskolan ala eskolan beste jolas batzuk egoten zien?
- Eskola barruen? Eskolan jolasik ez. Eskolan...
- Errekreotan eta?
- Horrek gehixenok errekreotan eitten gittuen, e. Gero errekreo ostien ia eskola amaitzen zanien, normalian bakotxa aide etxera. Klaro, beti izeten gauen ba ganauzain ein biharra edo ittaurren ein biharra edo eztakit nora fan biharra edo. Beti, ordurako ia goxien esanda edo eguardixen esanda: “Gero etorri aguro ze hau ta hau ein bihok eta”. Orduen eskola ostien normalien ez.
- Lehen esan dozu zure ume garaian eskasidadie ezagutu zeuela baiña goserik ez.
- Bueno, eskasidadie esan gurot, beti eukitten gauen ba janarixe edo, egunero errepikatu eitten zan janarixe. Guk babagorrixek jaten gittuen urtien eztakit zenbat denporatan, ezta. Eta gero tenporadie etorten zanien porru-patatak edo leka-patatak edo holako gauzak bai egoten zien, ezta. Baiñe gehixen be guk babagorrixek jaten gauen, babagorrixek txorixo-mutur bategaz eta urdai apur bat eta esnie ta morokille eta taluek eta halako gauzak. Ba hoixe, etxien txarrixe hiltten zan, noizien behin oillon bat hola zahar samarra euenien ha likidau eta haxe jateko, edo altuena holaxe. Domeketan garbatzuek eta okeliaz, okela gixauaz, okela gixaue tomatiaz be bai. Ni akordetan naz janarixakin okelia jaten oso txarra nintzela eta sobre todo filetiek jaten. Nik filetiek tragetako eziñezkue zan niretako. Jota sike-sike eindde ixten nauen ahuen filete zatixe, eta nik uste dot zuku guztiek kentsen nutsela baiñe gero iruntsi ezin eiñ, eziñ iruntsi. Mizkiñe izen nintzen oso umetan. Gero ikasi nauen jaten baiñe umetan mizkiña. Eta bueno, nik esan neike goserik ezta hurrik be gosianik, e. Jan ondo, kantidadia nahikua.
- Zeuen aldekorik edo kaleko jenterik goguen daukotzu estu ibilittakuak eta...
- Ez, nik neuk eztauket goguan. Entzunde bai, entzunde kalien ez euela eta basierrixetara etorten ziela eskien eta famelixa artekuei lagundu eta horrek gauzok entzunde sarri baiñe neu akordau enaz eitten hola . Honbre, nik badakitt gure aitta ta amak eurak be justo-justuan ebizela, klaro. Ez eukien, e..., egon be gauza gutxie euen ta hori aitta ta ama ziela Atxabaletan euen janari-denda ixe bakarreko langilliek izen zien bixek. Eta gaiñera etxien azpixen euen etxie ta bueno. Esan gurot erreztasun gehitxuao igual eukiela lortzeko.
- Razionamentua euen hor?
- Nire denporan ia ez. Ni ia enaz akordetan razionamentuaz.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia