Kakapoteka jolasean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-033-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kakapote jolasa azaltzen digu hemen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 05a
- Iraupena: 0:02:38
- Erref: ARE-033/011
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Eta kakapoteka?
- Kakapoteka zan puxka bat diferentie. Bueno, hori zan han eskola eta elixa aurrien euen holako lautaratxo bat dau eta adokiñau, errekarrixen moruen zien baiñe adokiñau moruen euen dana. Da euan oso, bere garaixan txukun einddakue, zan hola illeratxuekin ifinitta harrixek eta oso politte. Eta erdixen euan harri bat bestiek baiño haundixaue zana, eta geroztik be makiña bat bider fan izen naz, oiñ uste dot kenduta dagola ia dana. Harrixak ikusten, behin baiño gehixotan komentau izen dou: han harrixen ifintzen zan pote bat, pipar potia edo holako... Eta pipar pote hori zozketatu eitten zan ume guztien artian edo jolasien eittia gure euenen artian zeiñek ein bihe euen harri hortatik hasitte, gero gorde eitten zien guztiak topetan. Eta gero topau eta bakotxa salatu ein biha zan potiaz: “pla-pla-pla! eztakit nor, pla-pla-pla badakit nor”. Bueno, orduen lelengo ze eitten zan ba, norbaittek ba, normalien inddar gehixen eukenak hartu potie, harrike bota eta tokau jakonak ha potie billa fan eta ha ekarri eta hiru bider jo bittartien beste danak gorde eitten zien han elixa inguruen eta eskola inguruen eta han inguruetan. Eta ba orduen bera hasi bihar zan topetan, jentie topetan. Gu ibiltten giñen (...) hemendik eta handik eta bata bestia engaiñetan eta hola. Eta baten bat ikusten (...), eztakit nor, han dau. Pan-pan-pan!, igual ondo asmau eitten euen edo ez euen asmetan. Beste norbait zalakuen izena aldrebes esaten baeuen, barriro danak gorde eitten zien, topauta euzen danak berriro gorde eitten zien. Eta gero euen beste gauza bat eta zan... Klaro bera jentie harrapetan faten zan, jentie topetan faten zan, da salatuaz, eta harek ia urten ein bihe euen bistara, baiñe norbaitek konsegiduten baeuen ha bille ebillen bittartien beste leku batetik urten eta potie ostikoka jotie, barriro danak librau eitten zien eta barriro danak gorde eitten zien. Klaro, euken problema bat, billa ebillena ibiltten zan normalien harrittik oso urrin fan barik. Baiña zu faten baziñen eta potie oso urriñ ez bazeuen botaten, bestie etorri eitten zan potie harrapetan auen eta zeu salatzen ziñuen. Ze ondio gordeteko lekurik etzeukazun, ez. Oso politte zan jokue. Eta hortan be askotan ibiltten giñan. Horrek bi jokuek zien hola igual gehixen eitten gittuenak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!