Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Eguraldi onarekin eskola gutxi

Eguraldi onarekin eskola gutxi <p>Kaleko lagunak zigortuak izaten ziren eskolan euskaraz mintzatzeagatik. Xabier ez dute inoiz jo bere eskola urteetan. 20-25 ikasle izaten ziren elkarrekin, neska eta mutil. Negu partean ikasle gehiago elkartzen ziren udaran baino, baserriko lanengatik. 12 urtetik gorako ikasle gutxi joaten zen eskolara. Zortzi urtera arte bizi izan zen Artabe baserrian, baina gerora ere 14 urte izan zituen arte oporrak han igarotzen zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-033-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kaleko lagunak zigortuak izaten ziren eskolan euskaraz mintzatzeagatik. Xabier ez dute inoiz jo bere eskola urteetan. 20-25 ikasle izaten ziren elkarrekin, neska eta mutil. Negu partean ikasle gehiago elkartzen ziren udaran baino, baserriko lanengatik. 12 urtetik gorako ikasle gutxi joaten zen eskolara. Zortzi urtera arte bizi izan zen Artabe baserrian, baina gerora ere 14 urte izan zituen arte oporrak han igarotzen zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ni akordetan naz be bai kaleko lagunek esaten euen eraztunena-ta, zela inposatzen eutsien hori erderaz berba ein biharra ta, eraztune bata bestiai pasetan eta holako gauzak eitten, eta gero zigorrak eta ifintte utsien da eskue ifiñi eraiñ hola ta jo ta zera ta holako gauzak. Baiñe guri han iñoiz eztoskue...
- Zortzi urte arte eztozu zigorrik ezagutu?
- Ez, nik eztot ezautu holako zigorrik eta ezta iñoiz jo nauenik be ez eskolan.
- Suerte haundixa.
- Bai, suerte haundixe.
- Neri pasau xat.
- Bai, seguru, gure garaixan hori zan, arau normala zan hori, jotie, belarrondokuek emutie ta hori zan, bueno.
- Eta eskolan zelan egoten zineten, neskak eta mutikuek elkarrekin?
- Bai, danak batera, bai. Ha zan unitarixue.
- Goguan daukazu zenbat izango ziñaten gutxi gora behera?
- Ba egongo gintzen hogei, hogeta bost egongo gintzen gehixen egoten gintzenien. Gero negutik udara aldie egoten zan. Zenbat eta nausixauek faltau gehixau eitten euen, udan, bereziki. Neguen egualdi txarrakin ba hala!, danak eskolara. Egualdi onakin ba hasi bedarretan, edo basora fan bihe zala edo ittaurren ein biharra edo ganauzain edo hau edo hori. Betik egoten zan zerbaitt eitteko, ezta, baserrixetan. Eta bereziki hola apur bat nausitzen hasittakuak, hola hamaika-hamabi urtetik aurrerakuak ia gehixao faltetan euen. Eta nik uste dot eskolan hamalau urtera arteko baten bat egon izen dala, baiñe hamabi urtetik aurrera ia han eskolan etzan iñor (egoten); normalien, e, gehixenak hamabi urte arte edo hola.
- Zuri zeuri tokau izan xatzun eskolara ez fatia lana egiteagatik?
- Ez. Bueno egunen baten igual, egun raron baten, baiñe ni normalien beti eskolara bialketan niñuen. Ni lobie nintzen han, enintzen... Baiñe, igual dutso, hala ta be ni eskolara bialketan nindduen beti, hori bai. Oiñ, eskolatik urtenda gero bai, eskolatik urtenda gero basarriko lanak itten lagundu biharra, hori bai. Nik basarriko lanak umetan danak ikasi nittuen eitten. Esan gura dot ba igeteixe ebalten, segie, atxurre, aixkorie...
- Zortzi urtekin?
- Bai, bai. Zortzi urtekin? Honbre, ganajatekuek eitten bai. Bueno, zortzi, gero bakaziño denporetan eta beti hara fan izen naz hamahiru-hamalau urte arte. Igual zortzikin segan ez neuen eingo, baiñe segie hartute ordurako bai. Segie hartute bai, seguru. Gaur egunien horrek gauzak ez die imajinau be eitten.
- Segia zutik ipinitta zu baiño haundixaua izango zan, ezta?
- Ba, izengo zan baiñe; hantxe. Ez, igual norberak hartu eta zerak eitten hasi, gizonkerixek eitten. Baiñe gero ia beratzi hamar urtekin nik uste dot han auzoko danok eingo gauela. Neskak be bai segan. Esan gure dot /gurot/ ganau jatekuek eitten eta holako gauzak eitten. Segan saillien ez dot esaten, bedar ebaten ia hori gauza zaillague da baiñe gauza samurrak eitten bai, eta aixkoran be, bueno, aixkoran be etxerako egurrek eitten eta ume-umetatik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia