Hiru egunerako ziegara
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-032-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Guardia egiten zebilela, batera eta bestera, koronela leihotik begira. "Usia"ka tratatzen zuten koronela. Esan zion hamar pauso soilik eman zitzakeela alde bakoitzera. Erreleboa eskatu, eta ziegara bidali zuen hiru egunerako.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 30a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: ARE-032/021
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza
Transkripzioa
-Baten tokau jaten Mayorixa azpixen guardixan. Puestua egoten zan, guardixie, eta tokau jaten ba haraxe guardixara eta. Jakiña, puerta prinzipalian eta zentinelak ezin leike ein, hamar pauso harutza eta hamar honutze. Eta ni baneuen, gaiñekaldien bizi zan, txaletillo bat eukon bertantxe, holaxe begitu besteik ez. Eta tipuoi han goixen, bentanan. Miradore, bentanan behera begire eta. Mekauben , ni ba batien harutza fan eta bestien honutze etorri eta holako inportantzie bako... Prinzipala izen balitz baiña, han nebillen bueltaka ta. Hor plantetan jatek koronela, taka-taka-taka, -taka-taka, ta: "Usted no está informado bien". "Sí mi Usia, sí mi Usía!" Ha be "Usía" tratau biher. Koronela "Usia". Eta "usted no está informado bien". "Sí mi usia, me parece que sí". "No. Usté para allá no puede hacer nada más que...", berak ebatu eskutik eta: "uno, dos, tres, cuatro, cinco, seis...", hamar pauso. "Ahora allá otros dies puede hacer. Más no. Llámalo al cabo cuartel". Ointxe fan biherko juau keizpera. Txarra zan, Imanol Martinez Ruiz.
-Kabuoi?
-Ez, koronela. Ha gizon haundixe. Balazo bat ahuan, matraille guztia apurtute eukon eta. Ointxe fan biherko juau. "Díle al cabo que venga". Ta "cabo!, cabo!", urra neuken baiñe entzungo ete justek, fango ete nok oin hemendik harutza , eta neu sartu kalabozuan. Konturatu zan eta etorri da kabuoi ta: "releve esto! Este no está bien informado y releve!". Relebau eta hiru egun kalabozora.
-Zeu?
-Bieko fan. "No está bien informao", nik ez neuken kulpaik baiña. Holakotxe ...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!