Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Sokatiran irabazle

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-032-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Soldadutzan sokatiran ibiltzen ziren euskaldunak, eta legionariek ez zieten irabazten. Bi anaia zeuden teniente, eta haiek erakusten zizkieten taktikak. Disko jaurtiketan eta pisu jaurtiketan ere irabazi egiten zuten, Santanderko batekin. Futbolean ere ondo ibiltzen ziren. Mandoarekin entrenatzen zuten, sokatiran.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Deportian sokatiria, kerten kuadrilla bat gengozen hor euskaldunak, eta sokatiran iñok be ez oskun irabazten. Pixue biher zan eta. Eta gero informauta gengozen zeeko bat, nungua zan be instrutoria, teniente Durango. Bi anai eozen. Eta harek erakusten oskun zerok, taktikok. "Así tiene que ser" eta..., irabazten eta. Eta gero irabazi kanpeonatua, eta kanpeonatuoi itten fan gitzen leginarixuetara, eta harei be egurra emun. Irabazi sokatiran eta. "Lanzamiento de martillo", bueltaka botaten dan hori. Beste bat plato bat, oin be botaten dittue horreik. Gero "Lanzamiento del peso", zazpi kilokua hola, ddii!. Horrek danotan pruebak eta. Platue botaten euena danai irabazten utsena euen santanderino bat kriston besuekin, eta harek hartzen zittuenien eta berak euken baibenaz eta basuetaraiño botaten euen, eta beti irabazten. Sokatiran, barriz, gu egoten gitzen, eta sokatiran [eskasena?], nanuena neu. Bestiek holakotxe mutikotiek. "Tenéis que tirar así. Tenéis que tirar a la otra forma. No respirar mucho. De respirar se pierde mucho" ta bueno! Guk haik tarras ifini orduko aidian bueltaka legionarixo zar guztiok. Bestiek fubolien be bai. Fubolien be Donostieko Agirre-ta eozen fubolista onak, ondo eitten euenak gaiñea. Ta kanpeoi egon zan urte bixen injenieruetan. Madrillera etorri ta Madrilguei be irabazi gutsen urte baten. Madrilgo holako klasifikaziñuoi, euren klasiai. Ta beste honei be Algeciras eta bazterretakuak jota su emon eta kitto. Eta ondo pasetan zan. Bokadillue emuten euen eta añiketa batzuk eraiten zittuen baiñe. Gero sokatiran ifini mulak. Mulak ifintten oskun kontra. Gu hemetiko aldetik zortzi mutil. Bestealdian mandua. Manduai samur irabazten jakon.
-Bai? Manduai samur?
-Bai. Ha da!-da!, konsegidu itten badau faten, orduan ez. Baiña konsegidu arte listo eonda eusten ba dutsazu pot itten dau. Bera be atzeraka.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia