Estraperloko kontuak
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 30a
- Iraupena: 0:02:08
- Erref: ARE-031/019
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Horren aitta-eta ibiltten ziren elizan, batzen, limosnia batzen. Ba orduen dana halaxe zan, batzuk tontokerixia bazan, bestiek bestia bazan, gu halaxe gaz ikasitta, guk besterik ezebe ez dogu ikasi. Hantxe, aurrekaldian fan ta erreberentzia egin, eta buelta in ta…
- Gose urte horreittan estraperlorik-eta itten zeuein? Arabatik estraperlua?
- Bai, estraperluen biheko egin, nik beste pultsa ez dozue in trenari. Honen aitta zan diretoriori, estraperluen.
- Ze itten zeuein, astuakin?
- Bai zera! trenien, trenien, zeraz, Akixo, ha be honozkero hilgo zuan…
- (Loba): jefie-edo izan zana?
- Lehen zerien eguena, Atxabaltatik Eskoriatzara fan zana, Akixo.
- (Loba): ez dakit bizi dan.
- Jefie, zerekua. Hareaz lagun itten zan eta gero bagoie hartu eta pultsaka ekarten xuan, Laminaziñoko Ororako bidia. Han kaja ahorrosera jauan estraperlu lekuori, eta gero handik Arrasatera.
- (Loba): han kargau ta…
- Olixua-eta, zer ez.
- (Loba): kamioien be bai itten auen.
- Baitta kamioien be asko.
- (Loba): lastua gaiñien eta azpixen garixe.
- Bai, Arrasatera kamionkadak erueten neu be fanda nago ni, anai Endrikekin batera. Horixe. Baiña harei holakotxe zakua hartu eta bixkarka erueten gauen. Eta sarrittan bagoie punta-puntaraiño.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!