Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Hiru aretxabaletar Oiartzunen fusilatu zituzten

Hiru aretxabaletar Oiartzunen fusilatu zituzten Akixotar bat, batzokiko lehendakaria zena, Oiartzungo kanposantuaren kontra fusilatu zuten. Isidro Garziaetxabe eta Alberditar bat ere hantxe bertan fusilatu zituzten. Herrian bertan ez zen fusilatzerik izan, baina bost miliziano hil zituzten Santa Lutzian borrokan, Isurieta buruan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-031-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Akixotar bat, batzokiko lehendakaria zena, Oiartzungo kanposantuaren kontra fusilatu zuten. Isidro Garziaetxabe eta Alberditar bat ere hantxe bertan fusilatu zituzten. Herrian bertan ez zen fusilatzerik izan, baina bost miliziano hil zituzten Santa Lutzian borrokan, Isurieta buruan.

Transkripzioa

- (Emaztia): afusillau, hil in zan, zu, Koldo.
- (Loba): afusillau, klaro, hor Oiartzungo afuzillauen artien bat. Oiartzungo horreik afusillamentu famatu horreittan. Akixo bat ez auen afusillau Oiartzunen?
- Bai, Batzokiko presidentia. Orduen batzokixa zerien jeuan, plaza aurreko han goixan, plazatik Mateon alderako goixan, kantoi-kantoien, […]-ta bizi ziren lekua. Bai, bai, erreskada osua, baiña afusillau, ez zeatik, eta beste bat Isidoro Garzia Etxabe, bixok horreik hil jituen, Frantzika, Patxika, haren gizona Garzia.
- (Loba): bai, horreik afusillau zittuen hor, Oiartzunen kanposantuen kontran afusillau zittuen pilla bat, Gipuzkuako jente pilla bat.
- Hemen ganora barik bi hil, Atxabaltakuak, ezebez, batek egunetan eukan andria libretako ta haren billurrez geratu zuan eta plaust, gero Akixo beste bat.
- (Loba): Alberdi be bai, Alberdi, Amaian-ta aitte.
- Bai, bai, bai, bai, baitte banaka-banaka asko.
- (Loba): Alberdi, horreik hirurok behintzet bai, nik dakidala. Ba herrixen geldittu zirenak eta ez eukien ezebe ta…
- Eta herrixan bertan, egon zan afusilamenturik?
- Afusilamentuak egongo zittuan, muliaz fateko abixauten otsen; muliaz fan ta goizeko bostetan urtenda hemendik, eta topau egik.
- (Loba): herrixen bertan afusillamenturik?
- Ez, ez, bertan ez. Unikamente gauza feue in auen Santa Lutzian, han Santa Lutzi, Isurieta buruan. Hil ziren bost, atakien edo zerien, abanzau euenien, handik kondenetan auen Atxabaleta harrapetako, trena ta dana, Mugarrittara, oiñ bariaziñua dauen Mugarrittara ataketan auen ta inkomunikauta geratu ziren Atxabaleta eta Eskoriatza eta hori danori. Ha […] hartu ezkero, Isurieta burua hartu ezkero, […] ha hartu auen, asaltau auen soldauek, han pasua egon zedin, ta
milizianuak egozen han, ta haxe zera, bittartia.
- Han hil ziren batzuk?
- Han bost hil ziren.
- Atxabaletarrak?
- Keba!

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia