Aretxabaleta (Gipuzkoa)

"Txindurri" abeslaria

"Txindurri" abeslaria <p>"Txindurri" izeneko abeslari ezagun bat egon zen Aretxabaletan, indar handiko ahotsa zuena. Meza kantatzen zuenean jende andana etortzen zen entzutera. Abesten ziharduela hil zen. Baserritar arrunta, kuadrilla zalea zen "Txindurri".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-031-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Txindurri" izeneko abeslari ezagun bat egon zen Aretxabaletan, indar handiko ahotsa zuena. Meza kantatzen zuenean jende andana etortzen zen entzutera. Abesten ziharduela hil zen. Baserritar arrunta, kuadrilla zalea zen "Txindurri".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (Loba): nik anaieri entzunda dauket, zela ‘Txinddurri’ eta izan ziren ba? ‘Txinddurri’ akordetan zara?, kantantie ta…
- Bai.
- (Loba): horri zenbat anaia-arreba hil jakon, edo bueno, jaixo aurretik kontaten daue zenbat aborto euki zittuen. Ez dakotzu entzunde?
- ‘Txinddurri’ hemengua gogorra zuan Atxabaltan; halako eztarrixa, ondiok be fango nitzake biher den moduan bere kantuak entzuteagatik. Elizan danak izten zittuan hola, eskuak helduta. Lagun haundixak eukan Atxabaltan be, honeik Garzia, Garzia anai bixak, Alejandro eta bestie ta Romualdonak, eta dezentetxua kuadrillia. Ta Andra Marixetan etorten zan sarri, mekauen, kantuan ein bi´zanian hartzen zeban pañueluok, baiña flamenko jantzitta ibiltten zan, igunduko zera, lazuakin-tte, mutillak, kanturriaitten ekitten otsan aguro eta Ave Maria baten kantau auen Taberna Barri aurre-aurrian; Santa Agedatik be entzunda ha lekarixua! Eta senzillamente kantetan auan […] eta gero kantuen euela hil izan, derrepente hil zan.
- Kantuen euela?
- Kantuan, hori egongo da eskribiuta. Holako eztarri onik Europan beste bat, bi ez, akaso bat deskuidauta. Eta Atxabaltan Andra Marixetan etorten zanien eliziok eta bere kantua entzuten, mezetan kantuen egoten zan, eta Ave Maria kantetan auen […] eta Salbia be bai, bi kantu, kantetako Atxabaltan koru ona egoten zan, baiña hari brillo emutekorik ez. Atxabaltan korua bakien itxi. Orduko urtietan.
- Eta bera bertakua zan?
- Bertakua.
- (Loba): Mutikotan ez zan gaiñera pastore-ta ibilli? Kurtze Barrittik, ezta?
- Bai, oso baserrittarra dok, normala, eta haren aitta ta beste arreba bat be urte askuen egon zuan Kukun aurrekaldien bizi zuan. Ha zan elementua, Atxabaleta danakin, bera be halakotxia zan, harek euken kategorixan pixka bat hola […], baiña bera zala eta haintxe gustora. Lehengo […] abaria moduen.
- (Loba): kuadrillan?
- Bai, kuadrillan.
- (Loba): ha munduan zihar ibilli zan kantuan, operan.
- ‘Txinddurri’ esaten xatzuen?
- (Loba): ‘Txinddurri’ gaitzizena.
- Bai, bai.
- (Loba): danak eukien, anai-arreba danak holako… entzunda daukat nik amari, ha behintzet ‘Txinddurri’.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia