Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Julian lehengusua Kuban fraidetu zen

Julian lehengusua Kuban fraidetu zen Arrasateko artzapeza zubipe batean hil zuten. Pedro Paulo Zubizarreta zen osabaren izena, Arantzazuko Guardiana. Antonioren lehengusu bat, Julian, Kubara joan zen eta frantziskotar bihurtuta itzuli zen handik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-031-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arrasateko artzapeza zubipe batean hil zuten. Pedro Paulo Zubizarreta zen osabaren izena, Arantzazuko Guardiana. Antonioren lehengusu bat, Julian, Kubara joan zen eta frantziskotar bihurtuta itzuli zen handik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Abariak be ez eukein barkamenik orduen, e?
- Bai, barkamenik, ebatu arte garbittu ingo euen, Mondraueko arziprestiei ze in otzein ba? Zubipehien jota garbi ta kitto.
- Eta honen fraile honen izena zela zan, zela esan dozu?
- Harek Paulo, Pedro Paulo euken, Arantzazun. Eta Guardian euen, Guardiana.
- Eta apellidu zela?
- Zubizarreta.
- A, Zubizarreta, zuen tartekua?
- Eta Zubizarreta beste bat be baeuen, Julian, baiña ha zuen edade inguru, neu baiño, bizi izan balitza nik baiño gehixau, “noventa” inguru, Julian Zubizarreta. Ha berriz lelua, berez, eta tio Guardiana etorten zan ta, “holako markarik, holako markarik”. Estudixau ta gero oso torpia, ezebe ulertu ez Julian hori. Sikiera kanpora norabait ez jagok bialketako, baiña parientia zan, primue Julian hori.
- (Loba): nungua zan Julian?
- Isurieta Azpikua, Pedron semie. Gero fan zan, Kubara bialdu euen, eta handik abade egindda etorri zan. Abade edo fraille egindda.
- A, Kuban samurraua.
- Astakumillua. Honeik […] esaten dira baiña, gure aittak ixa abadetxo batek aiña ekixen, latin dana ekixen ondo, peapa kasi, kantuen eta danari hartu. Harek be bai, egunen batzuk etorten-edo aitteri-te, Pedro […] Isurieta Azpiko Pedro, hildda eta haren entiarrua ta entiarrua pasau eta ba mezia.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia