Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerratik libratu zen

Gerratik libratu zen <p>Olabe baserria laborantza handiko baserria zen. 15 ganadu-buru inguru ukuiluan, eta txerri pare bat ere hazten zituzten urtean. Gose denboran, kontu handiarekin hiltzen zituzten etxerako abereak. Egun gutxigatik libratu zen gerratik, baina gero soldadutzan 11 kinta elkarrekin egon ziren. "Gorrien" bandokoek gerran emandako beste denborako soldadutza egin behar izan zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-031-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Olabe baserria laborantza handiko baserria zen. 15 ganadu-buru inguru ukuiluan, eta txerri pare bat ere hazten zituzten urtean. Gose denboran, kontu handiarekin hiltzen zituzten etxerako abereak. Egun gutxigatik libratu zen gerratik, baina gero soldadutzan 11 kinta elkarrekin egon ziren. "Gorrien" bandokoek gerran emandako beste denborako soldadutza egin behar izan zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxe haundixa zan, labrantza haundixa. Ehun anega gari hartzen ziranian…
- Ehun anega?
- Ehun? Bu! Aurten urte eskasa! Han ta hareik ez oingo makinarixakin, danak “a base de sudor” in bihar izaten ziren.
- Eskuakin.
- Bai, oiñ ezebe ez da makiñakin, jo ta momentuen, baiña orduan e…
- Eta ganauak-eta, ardixak-eta, bazeukein?
- Ganauak be eukitten gittuen hamalau-hamabost inguru, gero txarri bi edo bat behintzet betik hiltten gauen, bat haundixa edo bestela bi hiltten gittuen, beste txahaltxon bat be bai iñoiz, eta gerra denporako gose urtietan tximirixapeien erre eta ezkaratzien be bai. Kalien ez euen ametiuten ta, kanpuan in biher. Ta illunkaran aittak eta, nere aittajaunak be ondo itteuen karnazero edo hola behentzet “estilo baserri”, eta han barruen in eta lañaatuari begira, keie ikusi ez daixen, bestela hau eta hau euen orduan, e? Hau, […] baziñan, e? Hareik urtiak serixuak ziren. Eta gero dana gastau zan, janok eta danok, eta janok eozen lekuok inkomunikauta frentiak, eta pasau ziren hareik be.
- Zu zeu fan ziñan gerrara?
- Gaur fateko, bixar fateko geratu zitzan. Ni berrogeta bikua naz, eta ointxe deittuko du, “cuarenta y uno”a deittuta ta deittuko du, deittuko du, baiña gero hiru urtian hamaika kintta egon gitzan batera soldau.
- Hamaika kintta?
- Gorrixetan ibilli zirenai, lutxetan, ha denporia eraginetzen ejerzituan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia