Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Euskaratze okerra?

Euskaratze okerra? <p>Mirenen ama XIX. gizaldian jaioa zen, eta bera umea zenean inauterietako "txino dantza"-ri buruz hitz egiten zion. Mirenen ustez txino dantzaren abestia lehen erdaraz abesten zen euskaldunen arteko inauteri burla bat bezala. Horren ezjakinean euskaratu dela abesti hori dio. Gauza batzuren zergatiaz pentsatu beharko genukeela uste du Mirenek, den-denak euskaratu aurretik. Bere amak egindako mozorroarekin abesten zuen txinoen kanta gaztetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-029-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mirenen ama XIX. gizaldian jaioa zen, eta bera umea zenean inauterietako "txino dantza"-ri buruz hitz egiten zion. Mirenen ustez txino dantzaren abestia lehen erdaraz abesten zen euskaldunen arteko inauteri burla bat bezala. Horren ezjakinean euskaratu dela abesti hori dio. Gauza batzuren zergatiaz pentsatu beharko genukeela uste du Mirenek, den-denak euskaratu aurretik. Bere amak egindako mozorroarekin abesten zuen txinoen kanta gaztetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ze jai dago Aretxabaletan?
-Jai jai honetxek zerok, zelan da, Karnabalak edo Aratusteak edo Iñauteriak: Karnabalak eta kitto. Oiñ inddar haundixa hartzen doiaz gaiñera. Eta jente guztie dana jazten da mozorrotuta edo gura dana. Baiña itten da gauza bat txino-dantzie esaten dana, da, huskerixa bat da, e, baiña hori be nundik, noiztik datorren? Ez dakitt. Nire amai entzunda daukat. Nik neukan harizko zer bat, alkondara bat, kamisia esaten auen berak, ze zan kamisoi bat balitzan moduan, alkondara luze bat, eta urtero-urtero ixten notsan ez dakit nori, urtero txino-dantzia eitteko. Hori amak esaten auen, eta nire ama hil zan larogeta hamahiru urtekin. Zan “del siglo dieci nueve, mil ochocientos noventa y tres” jaixua. Eta aurretik etorren hori. Noiztik datorren hori txino-dantzia eitten dana? Ez dakitt.
-Zelakua da?
-Ba da, dantza huskerixa bat da, hola txin-txin hori kantau. Baiña nik uste dot; aaj, gauza nik ez dakitt horregaittik dan ala zergaittik, baiña zera, oiñ horrek euken letria, txino-dantziak dauke musikia dauka, bere musika berezia, eta gaiñera letria kantetako erderaz. Baiña nik neretako pentsetan jat hori zala burla bat eittia, ze hemen euskaldun herrixen danak euskeraz eitten auen tokixen Karnabaletan hori kantetan zan erderaz, burla bat eitteko moduen, eta oiñ, klaro, dana zelan izen bihar dan euskeraz, konturatu be ein barik zer eitten dan, neuretako, e, neure ustez, oiñ hori euskeratu eiñ daue hori letriori. No señor, si es el carnaval, si precisamente por ser carnaval se canta en castellano.
-(…)
-Klaro : “Txintxin txintxin/ las peras están verdes/ ya se madurarán. Txiribito y su mujer/ empezaron a comer/ Txiribito se enfadó/ y la cazuela le tiró”. Hori zan. Eta oiñ hori euskeraztu.
-Grazia galtzen dau…
-Bai. Baiña hori zan erderaz, erderaz, baiña hori eitten zan ba. Nire amak eta bizi guztian halaxe erderaz eiñ izen daue. Nik uste dot barre eitteko. Euskeraz eitten zan toki baten, erderaz. Oiñ ez, dana euskeraztu. Baiña ez. Apur bat, nik pentsetan jat, apur bat euki in biha dala, ez dakitt, burua-edo. Pentsau ein biha dala apurtxo bat gehitxuao holako gauzak. Zergaittik zien gauzak, zeren zergaittia, gauzen zergaittia. “El qué de las cosas”. Zergaittia. Hori zaharrak, baiña nire amak esaten: harizko zera etorten zan Julian… eta, urtero-urtero-urtero itxi ein bihar izaten notsan, harizko haxe, eta oin be harizkuakin eitten daue bai. Ehunezkue esaten da baiña harizkua. Ehuna guk deiketan guntsan ehuna zerai, “al lino”, lino ehuna.
(…)
-Bai, baiña amak inddako gauzakin, e. Oiñ, bueno! dirutan gastetan da mozorrotan eta zeretan. Lehen itten zan zuk etxian zauketzun zeozerren batekin mozorrotu eta kitto. Baiña oiñ ez, oiñ diru asko gastetan da, buffa! Neure seme-alabatatik hasitta. Bueno!, hasitta daoz, nire trapu zarrok danak aurrien ibiltten die, e, hori bai. Eta besteik ba eztakitt. Gure bozu jakin gehixao Gipuzkoa milla beratzirehun eta hamahiru hor daukat liburua eta hor agertuko jatzu, gure bozu jakiñ.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia