Euskaratze okerra? <p>Mirenen ama XIX. gizaldian jaioa zen, eta bera umea zenean inauterietako "txino dantza"-ri buruz hitz egiten zion. Mirenen ustez txino dantzaren abestia lehen erdaraz abesten zen euskaldunen arteko inauteri burla bat bezala. Horren ezjakinean euskaratu dela abesti hori dio. Gauza batzuren zergatiaz pentsatu beharko genukeela uste du Mirenek, den-denak euskaratu aurretik. Bere amak egindako mozorroarekin abesten zuen txinoen kanta gaztetan.</p>

Euskaratze okerra?
Miren Gaztelu Urreta Zubia
- ahotsak.eus