Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aretxabaletako bainuetxea

Aretxabaletako bainuetxea <p>Amonarekin batera joaten ziren bainuetxe aldera paseatzen. Kanpotik begira egoten ziren errezel dotoredun etxe handira. Bere ama jostera joaten zen bainuetxera. Madrildik eta beste leku batzuetatik etortzen ziren "ba&ntilde;istak". Zumar handiak zeuden bainuetxeko sarreran. "Portasol-Madrid Txikito" zuen izena bainuetxe horrek. Mirenen osaba bizargina ere joaten zen bertara lanera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-029-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amonarekin batera joaten ziren bainuetxe aldera paseatzen. Kanpotik begira egoten ziren errezel dotoredun etxe handira. Bere ama jostera joaten zen bainuetxera. Madrildik eta beste leku batzuetatik etortzen ziren "bañistak". Zumar handiak zeuden bainuetxeko sarreran. "Portasol-Madrid Txikito" zuen izena bainuetxe horrek. Mirenen osaba bizargina ere joaten zen bertara lanera.

Transkripzioa

- Baiña baiñuetxe zaharrakin-da, baiñuetxiakin-da, hori akordetan naz. Oso ondo gaiñera. Bai. Esan dotsut amamakin beti ibiltzen nintzela harutza ta honuntza. Eta hementxe tabernan behien dao argazki bat, eta oinddio Txaro aiztiai esan nutsan “ikusi dozu argazkixa” ta bai. “Akordetan zara?” “Bai, oso ondo gaiñera.” Atetik begiraketan gauen eta ikusten gauen kortiñak, kortiñak ez, kortiñoiak goittik behera, holan raso koloria, holako larrosa kolorekuakin holan goittik behera holan zerak. Eta atien ifinitta, zelan da, lista de precios edo gura dana, ate kontran ifinitta: “Café tanto, el té tanto”, han ifinitta erderaz holan zelan euen ate kontrara zelan euen txintxilizka. Oso ondo. Ez naz ba akordauko. Bueno! Bai horixe, bai, bai, bai, eta aurrekaldien zelan euken. Oinddio hori atzo arte egon da ta. Bueno! Noiz arte egon da ba hori? Eta uretsa zelan euen han barruen. Dana. Bai-bai-bai. Hara joaten gintzen ikusten. Bueno, dana auen goittik behera jausten baiña. Hori noiz arte egongo zan ba? Nire ama josten, joskiña zan, joskiña, eta josten juaten zan baiñuetxera ura denporan, osea, etorten zienien bañistak, berak esaten auen morduan. Bañistak etorten zienien Madrilletik eta holan, ba josten juaten zan baiñuetxera. Ez da hain, e... Noiz arte egongo zan ba hori? Neskatillak hoixe juaten gintzenien ikustera baiñuetxia. Bueno! “Ya lo Kreo!” Oso politta zan gaiñera, euken sarrera bat holako…, zumarrak die “olmos”?, bai, ezta? Zumarrak, olmos, baiña izugarrizkuak, haundixak, holan paseo haundi bat eta ingurua ta oso politta zan. Oso-oso politta.
- Jentia kanpotik etortzen zan?
- Klaro. Zegaittik uste dozu ba daukala izena hak goixak Puertasol, Madrid Txikito? Hortitxik dator! Jentia etorten zan Madrilletik eta urak hartzen eta etorten zien baiñuetxera beranietan edo gura dana, eta ha goixa, oiñ Ibarra edo gura dana, baiña, lehen be halan izengo zan baiña, Puerta Sol izena, guk oin be Portasol deiketan dotsagu, e. Hak Portasol izena eta Atxabaletari esaten jakon Madrid Txikito. Horretxegaittik, baiñuetxera etorten zien bañistagaittik. Baiña esaten dotsut, gure ama zera eta nire tio barberua zela zan ba barbero moruen juaten zan-ta, bai, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia