Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Otalora Zelaiko feria

Otalora Zelaiko feria <p>Otalora Zelaiko erromeria gizaldietan ospatu omen da. Garai batean ganadu feria ospetsua izaten omen zen Otaloran, zezen eta guzti. Udalek urtean behin herriko mugarriak ikusi eta bazkaria egiten dute Aozaratzako Matikua tabernan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-029-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Otalora Zelaiko erromeria gizaldietan ospatu omen da. Garai batean ganadu feria ospetsua izaten omen zen Otaloran, zezen eta guzti. Udalek urtean behin herriko mugarriak ikusi eta bazkaria egiten dute Aozaratzako Matikua tabernan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Otalazelain jai bat egoten da?
-Otalazelain bai. Maietzien. Hamabixan da Santo Domingo. Santo Domingo de la Calzada. Eta hurrengoko domekan. Bai, Otalazelaiko erromeixia izeten da. Hori, hori dator, nik ez dakit ze, noizko denporatik datorren. Baiña siglos ha, ez dakitt ze denporatik. Hor izeten zan azoka bat, ferixa bat zerena, baiña hor zezenak eta danak egoten zien Otalazelaiko ferixan. Bai-bai-bai. Esateotsut, en la época de neuk pe ez dakit noiztik. Baiña hor egoten zien “las Ferias de Santo Domingo”, Otalazelaiko ferixia. Ez da oingo erromerixia, hori da urtietan baiña urte asko, ez dakit dan mende, osea sigluak, mendiak, edo baiña denpora askokua. Eta zan horixe, “una feria de ganado” hemen inguru guztikua, zera eitten zana. Horretxegaittik da erromerixa hori, Otalazelaikua. Hortik dator, ez da oingua.
-Egoten zien zezenak-eta?
-Ez, ez, ez. Hori zan orduen. Ez dakitt, urtia ez dakitt. Oiñurrengo be igez be agertu zan hola udaletxiak, aiuntamentuak atara auen hori baiña ez auen esaten noiztik etorren ferixa hori. Eta gero eitten daue oiñ, oiñ ez aspalditxuen, urtiak, eitten dau aiuntamentuak mugarrixak ikusi. Herriko mugarrixak ikusi eta gero hor Azatzako zerien, tabernan, Matikuan, bazkaixa eukitzen daue. Baiña mugarrixak ikusteittue ta ez dakit zer eta gauzak eitten dau aiuntamentuak.
-Ze mugarri?
-Herriko mugarrixak. Daukana zerakin, Eskoriatzakin, edo Eskoriatzakin gehixenbat, Oñati, mugarrixak egoten dienak mendixan. Ez dozu ikusi sekula iñoiz mendixan mugarrixak, harri-mugarrixak ifintten dotsuena Eskoriatza, Aretxabaleta, ez dakit zer. Ba horrek ikusi, taka-taka ikusi ta, leku guztietan, leku guztietan mendixan daukotzu nundik nora dan zure aiuntamentuko lurraldia-edo.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia