Bere izen "exotikoa"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-029-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Erregistroan 1939ko otsailaren bederatziko datarekin, "tachado el nombre exótico" jartzen zuela ikusi zuen. "María del Castillo" deitzen ziotenean, sutu egiten zen. Miren Gaztelu izena duen emakume bakarra bera dela uste du.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 29a
- Iraupena: 0:04:13
- Erref: ARE-029/003
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
-Hemen sello bai ifintten dau baiña fetxarik ez dakar. Noiz izen zan, a bai, “el treinta de julio del noventa y siete”. Horixe ifintten dau. ETAn diren moruen, gerra aurreko euskerazko izena dauken dan-danak hauxe ifiñiko daue, e. “Tachado nombre exótico”, “el nueve del dos de mil novecientos treinta y nueve”. “Tachado nombre exótico”. Hori…, tiene lo suyo, hori ez da edozer gauza, “nombre exótico”. Ba bai, halaxe pasau zan, eta oin dana, karneta be aldatu nauen, eruen hau zeren kopixia, papel honen kopixia eruen nauen eta ez nauen euki oztopoik ezelakoik be izena aldaketako.
-(Zela deitzen dotsue?)
-Miren, danak Miren, bakarrik eskolan Maria del Castillo eta Maria Castillo. Eta Maria Castillo… Uf!, eta gaiñera emuten usten, sua emuten usten ze orduantxe hasi zan ba botaziñuak eta gauzak eta lelengoko aldiz juan nintzenien zera, botue emutera, mahiko presidentia dauen zerak nun esaten dauen: Maria del Castillo Urreta Zubia. Esan nutsan: “Hara, botue botateko dalako, bestela vuelta”, horretxegatik bakarrik berriro etxera juango nintzeke, baiña botua bota bihotelako, bestela buelta etxera juango nintzeke. Haretxek emuten usten, sue emuten usten benetan, Maria del Castillo. Ez, Miren Gaztelu naiz eta gaiñera hoixe, uste dot neu bakarra nazela, eta dana da aitta hementxe Maulandakua zelan zan berak ba Gatzako Ama Birjiñia eta Gatzako Ama Birjiñian izena ifinttia gure ebalako. Eta neuri tokauko jaten eta kitto. Eta oin ez dauka beste iñok. Nere seme-alabak ez dauke holako izenik eta ifiñi be ez dutsie eingo iñori.
-Auskalo.
-Ba ez dot uste, ez jakie larregi gustetan, baiña historixa luzia da baiña berezia da ze nire gerra aurreko dan-danak holaxe eukiko daue: “Cambiado el nombre exótico”. Hori asmau ein biha da, e. Nik ez dakit beste toki batzutan ze ifiñiko dabien; hemen behintzat hemen Atxabaletako aiuntamientuan edo udaletxien, aiuntamientu "registro civil", hor behintzat “nombre exótico”. Hori, “tiene su miga”.
-(…)
-Bai, toki guztietan. Zela eskatuko zauen hori, ezta, ezta… Kalien-ta Miren-ta zerak deittu bai, baiña. Niri ez jat sekule ezer pasau, baiña nik badakit nire lagunak, Elissabet izena dauko, eta amak balkoittik Elisabet deittu otselako, bueno!, iñundienak ein utsien amai. "Así es que"; niri, nik ez dot sekula, eta beste aizta bat daukat Aintzane izena daukana, harek be, bizi guztien guk Aintzane esan dotsau. Oin, eskolan eta toki guztietan Gloria, baiña elixan beti Aintzane, eta ni be Miren Gaztelu ta Miren. Miren gora ta Miren behera. Miren. Miren Gaztelu esaten doten bakotxien esaten duste: “¿Eso qué es?” “Eso es nombre”. “Ah, ¿nombre?” “Claro! Nombre propio y con una cualidad muy particular”. Bai, bai. Halaxe. Izena behintzat…
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!