Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Izena berreskuratu berri

Izena berreskuratu berri Batxilergoa hasteko jaiotza agiriaren bila joan zenean, bere jaiotza izena ezabatuta ikusi zuen erregistro zibilean. Nahasgarria suertatzen zitzaion bi izenekin bizitzea eta azkenean lortu zuen bere jatorrizko izena bazter guztietan baliatzea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-029-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Batxilergoa hasteko jaiotza agiriaren bila joan zenean, bere jaiotza izena ezabatuta ikusi zuen erregistro zibilean. Nahasgarria suertatzen zitzaion bi izenekin bizitzea eta azkenean lortu zuen bere jatorrizko izena bazter guztietan baliatzea.

Transkripzioa

-Eta eitten zanien zera batxillergo ingresua eitteko papelak atara biharra, “Acta de nacimiento” esaten dana, joan nintzen aiuntamentura eta eskatu nauen “el acta de nacimiento” ba biha nauela ingresue eitteko. Eta konturatu nintzen liburuen, zereko liburuak, “acta de nacimiento” horrek liburuek dazen aiuntamentuen, juzgauen, klaro, juzgaua aiuntamentuen, konturatu nintzen euala nire izena alde batetik arrai bat eindda eta gaiñien Maria del Castillo ifiñitta, eta juan nintzen etxera esanaz: “Ama, nire izena dao alde batetik bestera arrai batekin zera, tatxauta, borrauta, eta gaiñien Maria del Castillo ifiñitta.” “Ba ume, oiñ holaxen die gauzak”. Eta hainbeste urtietan egon naz izen horregaz Maria Castillo ta Maria Castillo. Baiña etorten jaten karta batzuk Miren izenakin, beste batzuk Maria Castillo izenakin, eta zan esaten dana “un cacao”, eta galdetu nauen, galdetu nauen notarixuai esanaz: “Niri halaxe eta holaxe etorten jat karta batzuk horrela ta beste batzuk beste izen batekin. Zer in bihot, edo hona ifiñi edo bestealdera jarraitu?” Eta notarixuan erantzuna izen zan: “Es traducción directa?”. “Pues sí. Nuestra Señora del Castillo, Miren Gaztelu. Sí, es traducción directa”. “Pues entonces no se preocupe usted”. Eta hor pasau zan. Baiña gero Madrillera ta bialdu bihar izaten zan juzgautik papelak izena aldaketia gure bazauen. Eta hainbeste denpora egon naz, emuten ostan amorro bat, karnetien beti Maria Castillo, gaiñera zarata bat belarrixen, nere artien “nire aitta balego entzuten, nire aitta balego entzuten, berak Gatzako Ama Birjiñin izena ifini ta”. Bueno, fan nintzen zerera aiuntamentura esanaz: “niri hauxe eta hauxe pasetan jat, izena aldaketie gura dot.” “A ba oiñ oso errexa dozu, juan zaitte zerera, sekretarixuagana eta berehala eingotsue”. Eta horrelaxe.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia