Gazta egiten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-027-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 25a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: ARE-027/012
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
-Egiten zuenduen gaztairik?
-Gaztaiek eitten zittuen amak. Amak eitten zittuek. Haik eskuetan. Horreik makiñiakin eta zerakin eitten dittuen moruan, haik eskuetan eitten zittuen, eta nik Eibarren zela urte asko daroieten, ha holako besuen sartute kotzariakin faten zan Eibarrera berak inddako gaztaiekin. Berak eskutan inddako gaztaiekin faten zan. Ba harek bastante beranduen be bai, gaiñera.
-Eta zelan itten zeban gaztaia?
-Eskuetan epeldu zera, gatzagixe emon, traputxo baten ifiñi gatzagixe, eta emon harekin gatzagixe eta euki apur bat epeldute, tenplaute zertzen zeuen, eta gero batu eskuekin eta gaztanontzixetan sartu ta ya geratzen zan, eta hurrengo egunera artien han euki eta han etara. Eta trapu gaintxuetan ipiñi zerien, mahi gaiñien edo zerien, eta. Horreik ez, horreik frigorifikua dauke. Horreik ya modernuak die.
-Lehen trapu gaiñian, ezta?
-Lehen trapu gaiñien egoten zien, bentanan ifinitte eta holan. Zela ez euan zerik.
-Eta gero Eibarrera saltzen zittuan?
-Bai, Eibarrera. Eibarrera faten zan.
-Eta zelan etortzen zan Eibarrera?
-Trenien. Hartu otzaratxue, berak sartu zerien eta gure basarrittik hiru ordu laren daoz zeera, eta ez euen ez kamiñoik eta ez kotxerik orduen. Ha etortzen zan sasoien oiñez Atxabaletara. Ta gero trena hartu eta zeera, Eibarrera. Eta gu faten gitzen dendara, gu ezkondu gitzenien hasi gitzen. Oinddio be ama hil zan baiñe haren zerien. Ezkondu gitzenien hasi hantxe dendan eta oinddio haren alabiakin tratatzen dou. Bai. Ezkondu gitzela pasauko zien hirurogeta bi urte edo pasauko zien. Asi ke... Tratue luzie, je-je.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!