Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ganadua moldatu egiten da kanpoko tenperaturara

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-024-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Jende nagusiak gauzak lehen moduan direla uste du, baina aurrerapen handiak egon dira. Ganadua kanpoan edukiz gero beti, ohitu egiten da kanpoko tenperaturara. Ganaduak euliekin sufritzen du asko. Gaur egun eulien kontrako txapa bat jartzen zaie belarrian. Suitzatik ekarri zioten eulien kontrako produktu baten inguruko azalpenak. Behien inguruko kontuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-"Lo que pasa que" amak-eta hoixe pentsatzen juek haretxegaz-eta, pentsa eik laixan. Guk laixan iñor ez juau ikusi, "desde luego".
-"Gaur ganauak atara bihar dittut-eta" "Honegaz denboriagaz ganauak kanpora atara?" "Zaloñakuek han daz ba, negu guztie kanpuan; hareik ez daue eztulik eitten".
-"Ya lo creo que" ez. Gurien be ganauek eukitten jittuek gure sukaldien baiño beruautan, baiña ez dok normala han hola egotie, zegatik e Jorgek esaten dauena, makiña bat kanpuen akabetan [jate]. Lasturraldeko (?) txahal txikitxuek, goxien ni kalera etorri nazenien han jeztan harek, gau guztie kanpuen pasau juek harek. Hori dok ba kostunbrien faltie.
-Haik gogorrauak etxian dazenak baiño.
-Asko be. Kostunbrau eitten badittuk holaxe, ez juek bihar hareik barruen-eta epelik eta ezebe. "En cambio" gurien esne-behixek diela-eta ba... baiña bero, e!, gurien kortan egoten dok bero bat! Hik aguentau ez heuke eingo han.
-Baiñe klaro, pasetan dana dok, kanpuen dauen ganauek eitten jok, beste gaiñien kapa bat eukitten jok, holako grasa kapa bat eukitten jok, ulien. Klaro, orduan harekin asko kubritzen dok. Barruen dazenak hori ez jaukiek. Barruen dazenak hori ez jaukiek, eta harek ba [...]
-Sentidu gehixao.
-Guk ia..., hamabost egunien kanpuen jabitzek, hareik ia bajabitzek. Neure botoz? Neure botoz kanpuen lo ein biheko leukiek.
-Oin gaiñera hotz haundirik...; ba, gaur apur bat goxien bajauan, baiña normalien hotzik etxok eitten oin.
-Ohittu ezkero ez jaukek.
-Oin gordelekue, afrontuekin-eta, gordelekue ona izeten dok. Ganaue ez dok eurixagatik, hotzagatik eta erretirauko. Beruagatik keizpetara fango dok, eulixegatik, e. Baiña bestela ez. Guk [Ametzagainguen?] ibilli geuenien behixek, aittek esan ustan behin: "Harei behixei eixek buelta bat, eulixak hartuta han egongo dittuk eta". Eulixak hartu eta, hori botikioi botata neukan, hori eulixen repelente bat-edo. Oin ez juat topetan hori botika klasioi. Eulirik arrimau be ez. Fan nitzuan eguerdiko hamabixetan eta egun beruekin, danak euzkittan etzindda hausnarrixen. Eta han jaukien atia zabalik [...] nahi [baeben] sartu, eta harek kanpuen. Kriston eurixekin, eta kanpuen. Oin, gaurko afrontuekin eta kontuz; afrontuekin ganauek gordelekue gure izeten jok.
-Afrontue txarra dok.
-Gordelekue gure izeten jok, gordelekue, haxe ezkutuen billa faten dittuk. Orduan, klaro, eukitten badittuk han zerien, ba, ha sufriduten jak.
-Ganauek udan sufridu eitten dabela asko esaten juek, baiña, klaro, heuk esan dokenagatik, eulixegatik, eulixek beti piketan-eta. Barruen be eulixa txarra dok. Gurien bero egoten dok, eta eulixek kontornoko danak pentsetan juat han egoten diela. Eta lehengo egunien be eulittan jauan han! Eta oin ifintten jutsek hola belarrixen holako txapa bat.
-Eulixen kontrakue dok hori be?
-Eulixek faten jatiek, eulixak pillue iguel eukitten juek, baiña pikau ez juek itten, itxurie.
-Repelente bat edo.
-Eulixe mamutu eitten dok.
-Ez jok piketan.
-Gure denporan, ni akordetan nok mutikue nintzenien, eulixekin [ibilli ezin ganauek], hamaikak orduko ia hasten zittuan aiñiketan, eta etxera takarraran. Oin ez dok ikusten holako gauzaik. Ez jakixat, hik esan duena, botikena dan ala zerena dan, baiña oin ez dok ikusten ganaurik holan.
-Gu aspaldixen horregaz gabitzak, eta oso ona dok, guri ondo resultau joskuk txapi horrek.
-Perito batek Suizatik ekarri josten.
-Txapie dok hori be?
-Ez, ez ez. Sobre bat, sulfatadoriaz busti ganauek, eta egun baten barruen euki. Eta harek ez juen eulirik bat euki.
-Eta zenbat denpora aguentetan jok?
-Uda dana. Uda danerako behin botata. Hiru hillabeterako zera jaukan. Harek uda danien ganauek ez juen euli bat euki.
-Merezi jok Suizara fatie ekarten.
-Eta gero harrezkero hamen zertu juat, eta berai esan nutsen, eta ez utsela bialketan esan justen, eta gero hamen ibili nok bille, eta ez juat topau ezer. Egon bajazek oin. Baiña euri-zaparrara bat ein ezkero... Hori belarrikuoi bastante ondo, eulixa eukitten juek, baiña ganauek ez zitxuek molestetan, itxurie eulixa mamutu-ero, bajaukek usain txarren bat edo, zeoze bajaukek eulixentzako.
-Ez dabela piketan esaten juek. Euli asko eukitten juek gaiñien. [...]. Baiña gurien, gaiñera, batzen eta faten gazenien bustaz horregaz, lokatz artien egoten dittuk, eta han giro izeten dok.
-Lotu ez dozue itten buztana?
-Oin arrebiek lotzen jutsek...
-Horrek dindirri gogorra bajaukek, harek bolak perlak moduan.
-Jota bla! Eta belarronduen igual. Eta gaiñera behixei itxi ein biher bakien. Bestela jo ostikuaz-eta. Oin ordeñadoriakin-eta zera, baiña lehenau baldiakin, oo!, zaratan bat atara eta da! jo ostikuaz, eta punta-puntaraiño esne, eta dana hankaz gora.
-Derrior itxi biher bakian.
-Oin gurian ez jak ganaurik, baiña ganauak euzenian [...] buztena hankara lotzen guntsen beti kordel bategaz; batu biher geuenien. [...].
-Plastara bat emun ezkero, giro izeten dok.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia