Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Navarretera (Errioxa) pilota partida jokatzera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-022-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Beste behin Navarretera (Errioxa) joan ziren pilota partida jokatzera Paco Logroñoko enpresari eta frontoietako artekariak esanda. Hara iritsi eta Paco horrek ez zuela pilota partidarik jarriko esan zien, aldi berean zezenak jarri zituztela eta. Navarreteko udaletxera joan ziren euren gastuak zeinek ordaindu behar zituen galdetzera. Azkenean sarrera kobratu zuten gastuak ordaintzeko eta jende asko bildu zenez ez zuten arazorik izan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero partiduak hara, hona, hola, ta beste baten Riojara. Navarrete, hortxe Fuenmayor-tik Santo Domingora bittartian hola. Ta Paco, bat zan, aittak ezauketan auena, korredoria frontoikua, da enpresarixua zan Logroñokua. Esan oskun, Andramaixak zien, hillen hamazortzixa ero, dieciocho de Agosto ero eztakit ze izengo zan. Atxabaletan jokatu behintzet eta egun bixan edo hiruen da laugarrenien hara ninddoien. Da etorri nitzen hona da fan nintzen Logroñora, Pacon zerera, frontoira. "Paco, qué, ya estamos aquí". "No, no, yo no puedo organizar porque han puesto toros y yo no respondo de eso". "Y ahora quién nos va a pagar los gastos?" "Allá cuidaos!, pedirle al ayuntamiento". Zeuek gorobozue ba nik eruango zauet. Baeuken kotxie, lagunak ero hola, ta bueno, fan gitzen Navarretera, da bera aiuntamentukuekin. Eta esan utsen, joño, aber gure gastuek eta nok pagau biha dauen. Gero, klaro, ni ibilitta neuen Atxabaletan enpresarixo ta hola, eta esan nutsen: "Baukotzue billetiek, baukotzue saltzeko?" eta "Bai, zezenenak be bai tta". Han beste riojanuek kontrarixuek be han azen, eta esan nutsen: Ba lelengo partidue horreik jokatu deixela hango bertako batzuk eta emungoutseu irabazten dauenari hamar duro eta galtzen dauenari bost duro. Ezta, batek hamabi pezeta terdi eta bestiek bosna duro. Da gero jokatukou guk, eta bixen bittartian geu egongo gare entradak saldu eta hola. Ifiñi gauen eta jentie asko fan zan. Azkenien gastuek ein gauena ba batek biajie hainbeste, bost duro ero, xei uro ero: bazkaixa, lo eittia ta. Ta bestiak ba Riojakuak zela zien ba haik gutxiao. Ta lelengo gastuetarako kendu ta ondiokan berrogeiña duro ero sobrau jakun. Holakuek...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia