Laguardiara pilota partida jokatzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-022-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Ezpeleta
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:35
- Erref: ARE-022/008
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
-Da Atxabaletan da jokatu, Mondrauen da be bai, da hola zerien, da gero etorri jakun Laguardiara be. Laguardian zan San Juanetan eta San Pedruetan. Klaro, orduen ez auen oingo moduen automoillik eta motorrik eta ezer. Orduen joan biher zitzen trenien, oiñez ero autobusien. Da goixien igual egoten zan bat, hurrengo egunerarte besteik ez. Da akordetan naz Laguardiara fan San Juan egunien pelotan, da aillegau nintzen goxien autobusien fanda, ta zer, da meza nausittara. Meza nausittara fan nintzen da abade bat ikusi nauen neure laguna. Han auen Seminario Menor, honek abade gaztientzako, eta han auen profesore. Don Salvador Marzana. Neure edadekue zan, ointxe hil zan Txilen, Santiago de Txile edo. Ba ha euen han. Klaro, orduen ea euen hotelik eta zerik "Fondas" bakarrik, fondak. Eta, joño!; mezetan nenguela ikusi nauen. Hori Don Salvador dok, eta horrek arreglauko naxok hemen. Lo be bertan in biha gauen. Eta nirekin nahasi jokatu bihar auen Atano VIII, Azkoittiarra baiña hori euen zerian, Logroñon soldau. Eta mezia akabau zanien etxoin notsan Don Salbadorri tta esan nutsan: Don Salbador, ta "(...), zer dabik hemen?" "Pelotan" "Pelotan? Partidua jokatu biok?" "Bai", tta. "Joe" "Bueno, hemen gabie pasetako ta zer?" "Neu nauen lekuan. Ointxe goazak eta; neu nauen lekuan". Maletioi eruan, fan gintzen da habitaziño bat. Klaro, iñobe enauen nik ezauketan, abadioi bakarrik, eta bazkalostien urten eta han pasio ero zera eiñ eta baiña iñobez, ezaunik ez. Da jokatu gauen partidua ta irabazi gutsen partidua riojanuer geuki. Da gero danak lagunak, danak lagun. Da pasau jakun Atanoi ta bixok, han fan gitzen, afaldu ta urten gauen kanpora. Ta batak, han zurrakapote emuten daue, famosua. "Hala, vamos a la bodega!" Bixok ba famoso gintzen. "Vamos a la bodega, vamos a la bodega, vamos a la bodega". Harrapau gauen erdi, izugarrizko, tremendoko tronpia, da goixien zazpirak, ondiokan bodegan. Da zazpitterdietan autobusa guk, bueltatzeko. Ta geure artian, ze eingo ete juau. Eta bodega baten musua garbittu eta fondara; erretiratzen fan bihar, ez gauen lorik ein baiña. Eta orduen ez auen lekurik eta iñun ez zan egoten baiña, abadia, atia jo eta berak, Don Salbadorrek itxoitten. "Lotsaik be eztaokotzue! Neregaz akabauta jak, e!, neregaz fuera! Aiba maletak eta". "Ez, ez. Pagau barik daukou ondiokan". "Neuk pagaukot eta fuera hamendik, e. Holako Lotsabakoik, jente guztia ohe billa, zuei bixontzako gorde eta oin zatoze hona, zatozen moruan gaiñera!". Bueno, bueno. Da hurrengo domekan, hurrengo domekan ez, San Pedruetan ostera. Da autobuseko kobradoria laguna zan. Laguna, bueno, lendik pe puxkat hemen bastante zelan ibiltzen gintzen; da orduan azen autobusak ba bigarren illaria eta hirugarrena zien ba "primera" moruan ero ta bestiak. Eta ha gehixao pagau bihar izeten zan. Kobradoriak esan oskun: "Ya os he visto esta noche cómo habéis andao, y tumbaros aquí" Ta bixok etzin da hantxe Bittorixara.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!