Soldadutza denboran ere pilota txapelketetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-022-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Denborarekin soldadutzara joatea egokitu zitzaion eta Gasteizen egon zen. Ordurako han eta hemen jokatzen zuen pilotan. Kuartelean Bitor Argiñano beasaindarrarekin elkartu eta bikote gisa txapelketa batean parte hartu zuten. Espainiako txapelketa irabazi zuten eta ordutik eskaera asko jaso zuten. Ondo kobratzen zuten, gainera, 50 duro.
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Ezpeleta
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: ARE-022/007
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza , Aisia » Kirola » Pilota
Transkripzioa
- Gero puxkat gehitxuau, gehitxuau, gehitxuau, gehitxuau, etorri nintzen ba soldauxkara. Soldauxkan genguzela ba ia hogeta bi urte-edo. Bueno, orduan hemeretzikin soldau etorri nintzen boluntarixo. Pelotan batien hemen, bestien han. Etorri zerera, Bittorixara, soldauxkan, baiña iñork ez euen jokaketan da. Gipuzkuanua beste bat, Argiñano, Bitor, Beasaingua zan, da bixok. Eta ekin guntsan, eta kuartelian esan oskun: "Koño, porqué no jugáis?" Bueno, ba jokatu. Ta bixok onentxuenka gintzan hemen, eta (...) jokaketan. Eta gero etorri zan Torneo de Federaciones edo GRAVN edo hori, eta arabarrak jokatu bihar euen gipuzkuarrakin. Eliminatoria. Jokatu geuen hemen da hogeta bi eta hogei. Ez, hogeta bi eta hogeta bat galdu gauen. Azkenengo tantue neuk galdu (nauen) eta peridiodistak, Pacorrok, Ezkiagak eta horrek. Pakorrok akordetan naz periodikuan zela ipiñi euen, e. "A pesar de esto, dos guipuzcoanos casi le ganan a Gipuzkoa". Baiña etxakola pentsetan berai, Gipuzkoan, Donostian jokatu bihar gauen, hemen galdu gauen eta gero Donostian. Eta hurrengo jaixan fan gintzan Donostiara, jokatu gauen Donostian eta irabazi guntsen hogeta bi ta hamaxei geuk. Ta gero orduen akarren: "Dos guipuzcoanos eliminan a Gipuzkoa". Dos que estaban menospreciados hemen, en la provincia, Bittorixan soldau etorri, da hemen zela ekin gintzan, da orduan urtian izan zan ba Campeones de España atara zan. Da, klaro, partidu asko etorri jakun, han jokakeketako, hemen jokaketako, eta gaiñera ondo kobrauta, berrogeta hamar duro, e. Berrogeta hamar duro kanpeoiena.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!