Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Mutikotako denbora elizari lotuta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-022-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra ostean gazteentzat Adoración Nocturna delakoa egoten zen. Monagilotzatik irten ostean "presidente de los tarsicios" izan zen bera beste hiru urtean. Geroago, handiagotan, luistarren kongregazioan egon zen; neskak Hijas de María izaten ziren. Nagusitu ahala futbolean eta beste gauza batzuetan hasi zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Da gero egoten zan beste zer bat, "Adoración Nocturna" baiña gaztiena, "Tarsicios" ero.
- Gerra denporan?
- Gerra ostetxuen. Hortxe gerra zerien da. Ein nindduen monagillotzatik urten eta gero presidente de los Tarsicios. Adoraziñoko zera. Oraziñuek eta ondiokan buruz, mutikuak. Eta ya beste hiru urtian. Asi ke elixako kupue bastante...
- Beteta ia.
- Kunpliduta antxiñatik elixakue behintzet. Da gero hortik ba gure denporie Luistarrak eta. Gero beste kongregaziño bat euen ba haundixaua, mutikotatik urtendakuen Luistarretara. Orduen dana izeten zan ba goixien seitterdietan jaiki, mezetara fan, bueno. Hillien behiñ, e. Emakumiek eukien "Hijas de María". Eta guk San Luis de Gonzaga, eztakit zela zan. Da han fan bihar izaten zan ba konfesau, komulgau eta dana, ia haunditxuauak eitten. Da gero ekin gintzan ba haundi eiñaz ba batian fubolian...
- Eskolan zenbat urte?
- Eskolan hamalau urte eiñ arte.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia