Monagilo egon zeneko pasadizoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-022-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Ezpeleta
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:04:25
- Erref: ARE-022/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
Eta hantxe monagillo. Eta gero monagillo gengozela ba betik okerrak, monagilluek okerrak. Eta honek abadiok eukien loba bat. Franzisko Maria ero eztakit zela euken izena, Eibarren bizi zan anai batena, eta injinero ikasten ero ebillen. Da hau etortzen bakaziñuetan Atxabaletara, tiuengana. Basarri baten Basaben bizi zien ba. Da hara faten zan, Francisco Maria zan. Da gu ba sakristixan monagillo bixok ba Felix da ni txikixok, eta, klaro, bat faten zan seitterdietan, bestia zazpiretan, bestia zazpitterdietan da bestia zortziretan; lau monagilluok, ezta, eta gu bixok genguzen bata zazpitterdietan fanda eta bestie zortziretan fanda. Ordubete bakutxak eitten gauen. Eta monagillo genguzela ba sakristixako atia zabaldu eta betik errezetan. “Joño!, baakik horrek San Franziskon aurpegixa daukena”. “Koño, bai, bastante, e! Igual-igual-iguala dok, San Franzisko lakotxia. Igual-iguaal”. “Bai?”, tta “Bai”. Hola egun baten. Hurrengo egunien be fan da taka!, zabaldu ta. “San Franzisko!, San Franzisko!", da hola. Bestiak ba, nik eztakit ze esan, “De Asís!” edo, eztakit ze esan nutsan, hola. Eta klaro, orduan mezak egoten zien zortzitterdietan da zerian da. Baiña kanpaia jo biher izaten zan zortziak eta larenetan. Zortzirak eta hogei pasautxuen eta mezia hasten zan, kanpantxuek, kanpai txikixa. Eta guri ze eiñ oskuen parrokuen arrebiak? Geuk akordau barik etorri tta giltzapien itxi elixan. Ta klaro, ordue aillegau zan, kanpairik pe ez eta ezebez, ta etorri zanian Don Esteban abadia, ha zan egurra emuten euenoi, “Zer pasau da hemen!? Qué ha pasado aquí?” “Hemen ezebez” “Bai, hemen zeozer pasau da. Atiek zerrauta daukotzue ta hemen zeozer pasau da”. Ha jakiñien euen dana, da guk ezebez. Esan oskun: illunkaran erresaixua, orduan illunkaran erresaixua egoten zan eta monagilluek derrigor fan bihar izeten gintzan. Da esan oskun: “Zortziretan akabetan danien hemen, lau monagilluok (…) Fan gintzan, mutikuok, guk zenbat urte eukiko geuen ba, hamar ero? Hamabi ero? Eztakitt, hamar edo hamaika ero hola. Fan gintzan da Jexux haundixena, Lorentxo, Felix da ni txikixena, gaztiena behintzet. “Zu, Jexux, ze esautsazu?” “Nik ezebez”. "Zu, Lorentxo, ze esautsazu?” “Nik ezebez”. “Zu, Felix?” “Nik San Franzisko”. “Zuk ze esautsazu, Paulo?” “Ba nik ‘de Asís’ ero hola”. Ekin (...) egurka, ezpanak be haundittuta, txixa be praketan da...
-Bixoi bakarrik?
-Bixoi, beste bixei ezebez. Joka lurrien. Da orduan fan nintzen ba ni etxera, tabernara fan barik, ezpanak eta danak haundittute nauken da. Gabatxuena ta, Joakin Gabatxo ta lagunak, edade batekuek, eta haren etxera. Fan nintzan da, “Ze pasau jatzu, Paulo?” Ta “ezebez, parrokuek, Don Estebanek izugarrizko palizie emun dost. Tremendue baiña, neri ta Felixi”. “Joe, hola ezin leike itxi hoei. Hau izen ezkero republikanue, Ramonen semie edo, hori abadioi hil be eingo leukie”. Baiña holaxe, emunde. Ta bueno ba hortan, etxera fan ostera, ta honek Eustakio San Berdek eta republikanuak zienok han zeren: “Ze pasau jak?” eta “Hementxe”. “Hortarako republikanua izen bihok, republikanua". Gure aittajuna ta aitta ta ba ez zien, eskumako aldekuak zien haik eta. Deretxa antzak, eztakitzu, hola zerien da. Nik esan nutsen: “Zeu republikanua zara, ala?”. “Bai, amorratua!, amorratua, gaiñera, republikano amorratua”. Gero be monagillo. Gerria hasi ezpazan ondiokan be segururamente monagillo; ondiok pe, e. Ondiokan be monagillo seguramente.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!