Gerra aurreko euskarazko eskolak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-021-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Jasone Gorroño
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: ARE-021/015
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak , Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika
Transkripzioa
-D: Han behien akordetan zara zu noix egon zan eskuela bat [kantetan] jakon orduen. Orduen, "en aquellos tiempos".
-Zer zan hori?
-D: Ba euskera, multiplicar, restar eta.
-E: Ikastola bat, bai.
-D: Danok euskaldunak gintzen, baiña eskolan erderaz [...]
-E: Nik lelengoko ikastolia ikusi neuena Atxabaletan, hor [Beroak] euken hametikaldera Etxezarretan eta, lehenau, garai baten pospolo-fabrikie izan zan, eta Beroak eukien. Eta hantxe pospolo-fabrikan hasi giñen gu ikastolan faten mutikuek eta neskatillak eta faten gintzen haraxe gabetan.
-Zenbat urtekin zan hori?
-D: Kolonena aurretik izengo zan o geruau?
-E: Geruau.
-D: Kolonena geruau?
-E: Bai. Haxe izen zan lelengokue.
-D: Ni honekin ez naz akordetan.
-Noizkua da?
-E: Hori? Guk zenbat urte eukiko gaixuen ba...
-D: Gerra aurretik, edozein modutan be. Gerra ondoren horrek gauzok, e... Gerra aurretik.
-E: Bai, gerra aurretik zan ha.
-D: Hoi izango zan hogeta hamalautik hogeta hamaxeira bittartian.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!