Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Trenaren inguruko kontuak; paso nibela

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Paso nibelean ezagun bati gertatutakoa. Paso nibelaren inguruko kontuak. Trenaren inguruko kontuak eta istripuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-D: Igoten geuen kaseta gaiñera, eta alde batetik eukitten euen berdia eta bestekaldetik gorrixa. Berdia zanien ba pasua libre euen, baiña gorrixa izen ezkero zerbait [...]. Pasetako, pasetako, berak ipiñi dauela gorrixa. Ene!, oiñ ein biher holakuak.
-E: Horrekin paso nibel horrekin zer asko pasau zan.
-D: Oso txarto egon zan. Mari Karmen oso txarto egon zan. [...] Paso nibelian berai pasau jakonian. Oso gaizki egon zan. Ni akordetan naz [...]
-E: Hor Durango onduan dago Matiena, han hillien behiñ edo egoten zuan akzidenten bat, trenak harrapauta baten bat. Azkenien eztakitt oiñatiarrak-edo zela zien harek, oiñatiarrak. Kotxe baten bost lagun-edo garbittu zien. Han, jota garbi danak. Bete-betien harrapau eta bost lagun [...] Baiña aurretik akzidenten bat, esateko, hillero. Eta xei lagun edo zazpi, eztakit zenbat, orduan danak garbittu zien. [...]

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia