Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Indalecio Ojanguren argazkilari eta mendizalea

Indalecio Ojanguren argazkilari eta mendizalea Indalecio Ojanguren, mendizale eta argazkilaria. Oiz mendira joan zirenean ikusi zutenekoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-019-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Indalecio Ojanguren, mendizale eta argazkilaria. Oiz mendira joan zirenean ikusi zutenekoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuk biharbada Indalezio Ojanguren ezagutuko zenduan?
-Bai. Honbree…
-Ezagutu zenduan?
-Indalezio Ojanguren, eta semia be bai.
-"Fotógrafo águila". Eibarren oso famosua da, erretratu asko atera zittualako eta mendirako zeukan afiziñuagatik.
-Mendirako… behin akordetan naz juan giñan zerera, Oizera. Eitten euen bero bat! Puff! Beitu Atxabaletako kurutzia zela jaso euen.
-Eta Oizeko hori?
-Oizera juan giñen, bero bat! Buenoo! Eta han ez dau arbolarik goixan, eta holakotxe arbola txikitxo bat euen, piñu txikitxo bat. Pasau giñen, ni juan nitzen andriakin, bueno, orduan ez giñan, nobixo be ez, lagunak, eta beste Plaentxiako batekin eta beste eibartar batekin; eta Ojanguren euen arbola azpixen holaxe.
-Kerizpia bihar.
-"Jo, holako berorik ez juat pasau behin be!" Eta emun gutsen naranja bat, emun gutsen eta ederto.
-Eta zelakua zan bera?
-Bera? Txikitxo bat. Oso zelebria zan, oso zelebria. Baiña, hortik aparte, bakitzu zenbat lan ein auen harek? Zenbat mendiko fotografixak atara zittuen? Eta mendikuak bakarrik ez, eta herrikuak. Eibarkuak, ingurukuak eta danak. Buenoo! Ez euen gauzarik Eibarren pasetan zanik harek fotografixia atara barik geratu zanik.
-Gaiñera korresponsal moduan eitten zeban lana.
-Bai, bai.
-Periodikuetan be sasoi hartako fotografixak, danak.
-Gero jentiakin relazionatzeko zelakua zan?
-Bai, bueno… Oso zelebria zan.
-Esan dozunian mendixena-eta, akordau jata, igual, e…
-Ez zan altua, bastante txikitxua zan, holako surtxo batekin, tik! Flakotxua.
-Eta beti kamaria…
-"Kajoi" deiketan utsen. Klaro, lehenaoko kamarak, ez dakitzu, tripodiakin-eta, eta kajoi haundi bat-eta.
-Baiña itxuria berari ez jakon gustatzen "Kajoi" esatia.
-Ez, ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia