Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerra zibila Aretxabaletan

Gerra zibila Aretxabaletan Francok herri bat hartzen zuen bakoitzean, manifestazioak egiten ziren kaleetan. Soldaduak herrian.
Francok herri bat hartzen zuen bakoitzean, manifestazioak egiten ziren kaleetan. Soldaduak herrian.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zuk gogoratzen dozu nazionalak herri bat hartzen zebenian manifestaziñuak edo prozeziñuak-edo eitten zittuen? Edo banderak leihoetan ipini bihar?
-Bai. Hemen eitten zan, "La toma de Bilbao", eta raa! manifestaziñua, ra, ra, ra… Baiña banderak-eta, guk behintzet etxien banderaik ez geuen ifiñi be eitten.
-Toki batzuetan, itxuria, derrigortu egitten zeben. Baiña manifestaziñua?
-Bai. Bai, hori eitten zan. Eitten zan kalien goixen… eta kale barreneraiño, tras, tras, tras..! "Viva España!" eta "boo" eta. Baiña ez euen soldaurik, paisanuek zien.
-Txapel gorrixa eruan bihar izaten zeban jentiak, umiak edo?
-Bai. Neuk be eruen neuen aste baten exo, baiña gehixao ez neuen eruen.
-Orduan, soldauak aurrera joan zirenian, lasai geratu zan herrixa?
-Bai. Gaiñera hemen soldauek egon ziran denpora gutxixan. Hoixe, hiru hillabete. Gehixao. Setienbrian sartu ziran, eta egon ziran abrillera arte. Maristetan-eta, hemen eskoletan-eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia