Aretxabaletako bainuetxea; gerra garaiko hainbat azalpen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-019-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko uztailaren 28a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: ARE-019/004
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
-Asko ibilittako jentia.
-Bai, bai.
-Gerora zeu be Bilbora joan ziñan. Zenbat urtekin izan zan hori?
-Hamahiru urtekin edo.
-Behin eskolia amaittu eta Bilbora?
-Senidak han neukan eta. Neure etxien letxe igual-igual.
-Hori noiz izan zan, gerria hasi eta gero, ezta?
-"El año treinta y ocho" zan, gerrie baeuen, bai.
-Gogoratzen dozu gerria hasi zanian etxian zer esaten zeben, soldaduak bazetozela, edo…
-Hemen, gerria ekin zanian hemen, gudarixak-eta juntau ziran eta ein euen kuartela zerian, lehenau kolegixua euen lekuan, Maristetan, oin dauen "complejo industrial", eta hotela-eta. barri bat ein daue hor, Eskoriatzara bidian; lehen auen hor lehenau izendako baiñuetxe bat; baiñuetxia jausi zan hil zalako hor prinzesa bat, "Princesa Pilar, hermana de Alfonso XII". Hil zan ha, eta jentiak, ez dakitzu, "que igual te da mala suerte" eta. Eta gero etorri zien maristak. Eta jarri euen hor kolegixo bat maristak, eta egon zien urte askuan maristak. Eta maristak juan zianian ein zan oin dauen kolegixua. Bueno, oin kolegixua goixan dau, baiña lenengo behian ein zan, eta gero beheko […] bota zian, eta gero oin ein daue "complejo industrial".
-Eta han egin zeben kuartela?
-Bai. Eta bestiek, republikanuek-eta, horrek ein auen mondrauetarrekin-eta…
-Batailloiren bat?
-Bai. "Los Dragones. Mondragón, mondragones". Eta horrek kuartela, hemen ez euken kuartelik.
-Mondragoikuekin batera?
-Bai. Hor Atxabaleta eta Eskoriatza mugako… gudarixak hor eren.
-Hor juntatzen zien?
-Bai, hor Eskoriatzan, eskoletan, kartzelia egon zan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!