Politika giroa Aretxabaletan
Sozialista, errepublikazaleak Aretxabaletan. Kanpotik etorritako jende gehiena, errepublikazalea. Centro Republicanoa non egon zen. CNT sindikatua. Politika giroa Aretxabaletan.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko uztailaren 28a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: ARE-018/025
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak , Politika » Jarrera politikoak » Sozialistak , Politika » Jarrera politikoak » Errepublikanoak
Transkripzioa
- Eta hemen sozialistak edo republikanuak-eta?
- Bai, republikanuak [...]. Hemen kanpoko jentia gehixena republikanua zan, bai. Hemen etorri zan jente asko etorri zan lanera, eta hareik kanpotarrak gehixenak republikanuak zian. Republikanuak hementxe euken zentrua, hementxe eleiza aurrekaldian, zea aurrekaldian, hor dau joyería-edo, lehen euen joierixa bat hemen, ba hortxe, lelengo pisuan "Centro Republicano". Eta hor beherao, puxkat beherao, "Sindicato de la CNT".
- Sozialistek-eta bazeken lokalik edo...?
- Sozialistak ez, baiña republikanuak bai, republikanuak hor juntetan zian.
- Eta karlistek lokalik edo?
- Ez, ez euken lokalik. Ez naz akordetan lokalik hola, e. Baiño behin akordetan naz zerbait euki euela hementxe, hor karnizerixa bat dau hor, Etxabena, hortxen goixan zerbait egon zala bai. Baiña bestela lokalik ez euken.
- Eta euren artian-eta pikerik-eta egoten zan, ez dakit, politika kontuan-eta orduan gerra aurretik?
- Ez, ez, ez.
- "O sea que" nahiko trankilla zan.
- Hemen sekula, e…[…]
- Orduan gerora konplikau zan gauzia?
- Bai, gero bai. Baiña gerra aurrian ez euen holako gauza haundirik, ez.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!