Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Herrigunea nolakoa zen bera umea zenean

Herrigunea nolakoa zen bera umea zenean Herriko plaza zaharra. Sozietate zaharra; bolatokia. Pilotaleku zaharra non zegoen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-018-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Herriko plaza zaharra. Sozietate zaharra; bolatokia. Pilotaleku zaharra non zegoen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta plazia, esan dozu, plaza zaharra, bueno, arbola asko zekazela…
- Bai. Bueno, plaza zaharrian… oin daon tokixan, hor, hemetikaldian, etorri zan, kamiño bat etorren zerera, eskoletaraiño, honek eskoletara. Bueno, eskolak oin daoz […], baiña lehen zan beste forma bat eukan. Eta […] , holan, igoera bat. Eta horixe zan plazia. Eta gero bola-lekua euen be bai, bola-tokixa be hemen. Eta gero hori Sozidade Zaharra esaten jakona. Gero hori danoi bota zanien, ba, dana bardinddu [eben].
- Bai, veintinuve-treinta inguru horretan, esan dozu, ya plaza barri hori ein zala…
- Hortxe, veinti nueve. Bai.
- Eta gerora be, ba, kanbixuak eukiko dittu…
- Orduen, klaro, arbolak-eta orduen jarri zien horrek arbolok eta gero beste nobedaderik… A! Pelotalekua. Pelotalekua euen plaza gaiñian, plaza gaiñian, puskat harutzatxuao. Eta euan… oin badakizu nun daon pelotaleku bat hor?
- Bai.
- Bai? Ba, euan asko be honutzao, baiña kruzauta. Osea…
- Bai, perpendikular edo…
- Perpendikular. Oin dau… oin dau “en dirección norte-sur” edo, ezta? Bestie zan “este-oeste”. Bai. Eta ez euen, hortik ez euen kamiñorik. Hemen euen eskolok eta arbolak eta gero ein zan bolatokixa hor eskolan —ointxe be han dao bolatokixa, baiña lehenao beste tipo bat euan—, eta haren bolatokixan onduan euen, en perpendikular, zera...
- Pelotalekua?
- Pelotalekua. Eta, ostian, ba, zerak, ortuak.
- Orduan, etxe-inguruan eta jolasteko toki asko zekazuen, ez?
- Bai, bai, bai, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia