Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Eskola kontuak Errepublika garaian

Eskola kontuak Errepublika garaian Baserri ingurua nolakoa zen; kale-baserria zen beraiena. Eskolara, herrira joaten zen. Doktrina ikastearen garrantzia. Errepublika garaian, doktrina eta elizako kontuak eskolatik kanpo utzi zituzten; orduko oroitzapenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-016-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserri ingurua nolakoa zen; kale-baserria zen beraiena. Eskolara, herrira joaten zen. Doktrina ikastearen garrantzia. Errepublika garaian, doktrina eta elizako kontuak eskolatik kanpo utzi zituzten; orduko oroitzapenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Umetan hemen basarrixa kaletik gertu zekazuen?
- E?
- Basarrixa kaletik gertu, ezta?
- Bai, gertuen-gertuen geuk, hemen ez euen besterik. Hemen, errekatik honutz, ez euen etxerik bape be. Gertuen geu, geu bakarrik giñan ta.
- Dana dala, orduan etxe hauek be ez zian egongo?
- E?
- Etxe hauek be ez zian egongo.
- Ez, ez, bai zera! Honeik ez. Honeik etxiok ein zien “el año setenta”-edo.
- Orduan, pixkat apartetxuago geratuko zan herrixa, baiña hala ta guztiz nahiko …
- Bai, bai, hemetik laurehun metrora daoz, hortxe, hortxe, bueltia pasau ta… hortxe bertan daoz.
- Eta ume-umetatik eskolara-eta, herrira?
- Herrira, bai, herrira. Ta eskolara baten hara fan nitzen, esan notsun hori, abadiak ze galdetu osten? Eskolara hor goiko… hor dao Izurieta herri bat, San Pedro.
- Ez, ez, ez. Ia, kontau…
- Ba, han euen abade bat ta bialdu nindduen hara, hareana, ta, ez dakit nik, orduko kalera etorten nitzen, bai, irakurten apur bat banekixen, ta dotriñia eruan bihar izaten zan, eskolara, bi dotriña klase, lehengunian be esan notsun, dotriña haundixa eta dotriña txikixa; lehenengo dotriña txikixa ikasi bihar izaten zan dana, eta gero dotriña haundixa. Eta abadiorreana fan nintzen ta, abadiori, iñor be ez euen, abadie kanpora fanda, entierrora, bueno han mutikua han etxoitten dauela, ba, neu bakarrik nenguen, itxuria bestiek faten zienak baekixen ez etorrela ta. Etorri zan abadioi ta deittu osten barrura ta [jarritta ifini nindduen ta]: “Dotriñia ekarri dok?”, “Bai”. Ta erakutsi notsen dotriñioi, ta: “Nun habil?”
- Eta?
- “Nun habil?” Ta nik, ze karajo, orduntxe arte ikusi barik, eta zer esango notsen, ba, nik? Ezebez. Lehelengo-lehelengo galderia ifiñi osten, “sinismena zer da?”. “Hau, hemetik honaiño, hori, bixarko ikasitta etorri!” esan osten. Esan notsun, ba, zela han, han emuten euela etxerako zerreiñoi, lanoi. Eskolan ez, maixuek ez, baiña abadiek bai, dotriñan bai. Siñismena zer dan badakitzu, siñismena zer dan?
- Gogoratzen dozu ondiokan erantzuna?
- Bai, bai. “Ikusi ez deguna, Jaungoikuak hala agertu duelako, egitzat eukitzea da sinismena!”. Ikusi ez doun, ikusten ez douna, ezta? Ba, harek agertu oskun gauzia, ba, egitzat ifinttia sinismena. Ha […] gero, ha ikesten, etxera etorri eta ha ikesten egon nintzen. Ta ordurako irakurteko beste apur bat jakingo neuen, ez dakit. [Ha zan], nun nabillen galdetu osten. Harek baekixen ni iñun be ez nebillela! Baiña mutikuai burla itten oso gauza erreza da.
- Dotriñia, orduan, abadiak emoten zeban?
- Bai.
- Eskolan ez zenduen emoten?
- Eskolan emuten euen, garai hartan artien bai, eskolan emuten euen, baiñe abadiana fan nintzen ni eskolan, holan… ba, abadiorrek, hola, partikular, aparte moduan emuten euen eskolia. Eskolan emuten euen baiña “el año 31” republikiak triunfau [euenien] —egunien edo orduan urtien “el año treinta y uno” uste dot zala republikiak triunfau euela— eta orduan ya eskolatik, honeik, Santo Kristuok-eta kendu zittuen ta elizako zerak eskolatik kendu ein zittuen. Eta gero fan biher izeten zan dotriñia, maixuek ez euen emuten. Nik maixua, neure maixua, negarrez ikusitte dauket eskolan, hareik kendu zittuenien. Ha oso… oso zera zan, elizarako edo, nik ez dakit, akaso hak be pekatuak eukiko zittun geu letxe ta zeu letxe, zeuk be eukiko dittuzu baten batzuk eta! Ez dakigu ezer! Ta negarrez kendu zittuelako, Santo Kristuok eta elizak eskolatik kendu zittuelako. Negarrez, mutikoi holako hitzalditxo bat ein oskun, ta negar itten euen maixu horrek, negar itten euen, e! Kendu zittuelako hak pena hartu euen. Oseake, ha bera zan, ba, beste idea batzuetakua, eta gero, ba, republikiorrek, ba, horreik gauzok, kontra euen republikioi, ta kendu in zittuen eskolatik.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia