Bizimoduaren aldaketa; kanpotik etorritako jendea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko ekainaren 07a
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: ARE-015/036
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Boom industriala , Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
-Orduan zer esango zenduke? Aretxabaletan giro politta zeuan herrixan?
-Bai.
-Gero noiz hasi zan aldatzen edo jentia noiz hasi zan etortzen?
-Bakitzu noix hasi zan aldatzen? Gero ya fabrikak-eta geruao ta gehixao, eta ezebe ez dot esaten kooperatibak ifiñi zienien, ta zenbat diru gehixao etxietan ya indibidualauak edo itten da personia. Gutxi dauenien, danok gutxi , danok igual, baiña gero holaxen hasi zan aldaketan herrixa. Nik pentsatzen dot herri guztiak holaxen.
-Gerora haunditzen be joan zan, gainera, gero eta gehixao...
-Klaro, kalro, bai. Ta koperatibak hasi baiño lehenautik be ia honek kanpotarrok-eta etorten hasi zien. Gure aitta hor Kalebarreneko etxe aurrien jarten zan silla baten kontetan zenbat autobus paseten zien. Bakaziñuak orduan bakaziñuak hamabost egun edo holako bat. Eta horrek extremeñuok... Zamoratik, lehenengokuok Zamoratik etorri zien eta. Eta horrek automoillik iñok be ez eta kalien be ez iñok jentiek ez euken. Eta autobusetan juaten zien. Eta gure aitta Mondrauetik oiazen autobusak, Bergaratik-eta paseten zien, kale erdittik hemen, eta gute aitta kontetan autobusak, zenbat autobus pasau zien. Gabien: horrenbeste autobus pasau die. [...] Eta gero jentia hasi zan esaten: "Bat joan die eta bost etorri die". Danak orduko lana topau hemen, oinddiokan kooperatibak hasi aurretik be bai, e, eta danak apopillo ta. Orduan etxietan apopilluak egoten zien.
-Zeoze pagau eta abitaziño bat.
-Abitaziño bat. Nigaz lana eitten auen batek, oso majua da bera. Da Burgoskua. Eta esaten auen Akilinonian egon zala bera apopillo. Eta uhe bi eta lurrien beste koltxoneta bat. Eta han koltxonetan txandaka eitten euela. Eta han ohietan be, estutxo bi, kabidu daittezen hiru persona, e, estutxo bi ifinitta. Eta erdixen beste koltxoneta bat eta hirurak lo. Eta gaur horrek neuk baiño gehixao dauke. Etxia en su tierra, hemen automobilla cada dos por tres cambiando. Ez dakit zer eta badakit zer. Gura dot /gurot/ esatia etorri zien ezebe-ezebe barik, eta holan hemen daozen erdeldun guztiak etorri zien. Ezebe barik. Ezebe barik. Eta gero koperatibak ifiñi zienian, bueno!, asko be gehixao. Gaiñera denpora baten egon zan jefe personal bat hor Ulgorren...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!