Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Lantegietako sirenak

Lantegietako sirenak Serenorik ez du ezagutu. Lantegietan sirenak jotzen zituzten irteteko ordua baino lehen. Gerra garaian, sirenak ere jotzen ziren jendea babeslekuetara joateko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Serenorik ez du ezagutu. Lantegietan sirenak jotzen zituzten irteteko ordua baino lehen. Gerra garaian, sirenak ere jotzen ziren jendea babeslekuetara joateko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Serenorik eta ibiltzen zan?
-Ez, ez auen serenoik eta. Ez auen serenoik. Eta fabriketan Zubienien, Beroanien, bestietan ez, bozinie joten zan ordu erdi lehenau langilliak joan baiño lehen. Gero hamar gutxiaotan beste bozina bat -herri guztian entzuten zan, e-, eta gero ordua aillegeten zanien. Eta gerra denporan etorten zala..., esaten auenian badatozela arioplanuak-eta; ez dakit ba nundik hori abixuoi bialketan zan herrixetara, joten auen hori boziñioi gerra-denporan, e, gerria euen denporan. Eta hori boziñioi joten euenian zan ya jente guztia etxeratu in bihar dala eta etxe barruetan. Etorri kale-basarrixak euzen etxietan, gu tianera joaten gitzen, ittugara danok, eta Kalebarreneko jente guztia ittugan. Eta zegatik zan hori? Gaiñien euen kamaria bedarrakin, eta bonban bat edo jausi ezkero, ba pentsaurik harek eutsi eingo otsela beheraiño joan barik edo. Bai. Hori be gerra denporan izeten zan. Haik bozinia joten auenian takarraran danok tianera. Hango ingurutako etxiak geure tianera.
-Orduan sirenekin puxkat jakiten zan ze ordu dan eta.
-Bai.
-Serenuak esan dozu ez zerela?
-Ez, serenoik ez.
-Aittan sasoian be ezta?
-Ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia