Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Auzoan, herrien arteko harremanak

Auzoan, herrien arteko harremanak Lehenagoko bizimoduari buruzko gogoetak. Kale desberdinetako umeen arteko harremana nolakoa zen... Herrien arteko gorabeherak; Eskoriatzako bizilagunen inguruko hainbat kontu. Neskatan-mutiletan nola ibiltzen ziren. Arrasatekoekin harremana beti izan da oso ona.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehenagoko bizimoduari buruzko gogoetak. Kale desberdinetako umeen arteko harremana nolakoa zen... Herrien arteko gorabeherak; Eskoriatzako bizilagunen inguruko hainbat kontu. Neskatan-mutiletan nola ibiltzen ziren. Arrasatekoekin harremana beti izan da oso ona.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta holaxen.
-Baiña rekuerdo onak dakazuz ume-denporako eta gazte-denporako...
-Bai. Oso onak gaiñera, e. Oso gauza sanuak. Sano-sano bizi gintzen orduen.
-Kalien artian egoten zan pikerik, igual mutillen artian edo. Kale batekuak eta beste batekuak edo.
-Pikie egoten zan...
-Hasarre, harrika edo burrukak edo?
-Ez, holakoik ez. Baiña egoten zan pikia, Korputz egunien eitten zan prosoziñua, eta ifintten zan altaria estaziñuan, trena euen orduan eta. Estaziñuan hemendikalderutz. Eta Kalegoixenekuak eukitten auen altaria. Eta gero Kalebarrenian ifintten zan Jesusen Bihotzen egunien. Jesusen Bihotzen egunien ez, beste..., hurrengoroko domekan. Eta orduan Kalebarrenekuok ifintten geuen ba, Doni ta ibiltten zien han, bestiek baiño dotoriao ifintten eta. Baiña hemen pikiek horretxek gauzok izeten zien.
-Bestela burrukarik eta mutillen artian?
-Bai, burrukak asko orduen, e. Enee! Gaiñera famosuak zien xei edo, beti burrukan abitzenak. Eta persona onak, e! Holan gaiztuek eta ez, e, baiña...
-Eta herrixen artian? Ez dakit, zeuek eta Eskoriatzakuak eta.
-Bai, Eskoritzakuekin bai, Eskoritzakuak beti zien asko be pitosauak, "más pitosas" geu baiño, e. Horrek, ez dakitzu, "medias", galtzak eta ifiñi auenian eta, orduan "medias de cristal" urten auen, eta Eskoritzakuak asko be lehenau ifintten auen guk baiño, e. Gu asko be atzeragotik atrebiduten gintzen horrek galtzok ifintten eta holan. Eskoritzakuak izan zien asko be aurreratuaguak jazten eta holan Atxabaletakuek baiño. Hori bai. Baiña pikie haundixa herri bixak, e. Enee! Bueno, bueno, bueno.
-Eta hori zer, betidanik?
-Oin ya ez.
-Baiña zeuen denporan, zeuen denporarako bazeren pike horrek?
-Bai, bai. Eta gaiñera Eskoriatzakuak zien San Peduetan jaixak eta joaten gintzen danok. Eta holan zerien, konbidauak-eta han be, Andramaixetan-eta hemen egoten zien moduen San Pedruetan euren etxietan konbidauak eta holan. Eta harek afaitten eta komedorian eta daozen lekuan balkoia zabal-zabal-zabal eindda, jentiak ikusi daixen haintxe afaittan daozela ta. Eta Eskoitzakuak gehixao izan zien holako fantasiosos edo. Bai. Eta gero badakitzu Eskoriatzan ze pasau zan behin, ezta? Ba musika-bandia ifini auen Eskoritzan eta ensaiuak ein auen musika-bandiak, musikuek ikesi euenien eta holan ba inagurau bihar euela pasakale bateaz. Eta resulteten da hasi zien pasakallia joten... Hori egixa da, e. Nik oin be Eskoriatzakuei zenbat bider Copreci-n konteten notsieten hori! Eta Otxandixoko bat auen han lanien, Mario Padilla.
-Medikue?
-Ez, ez, medikua ez da hori. Horren aitta, medikuen aitta. Gizon bat majuaua! Eta neu kontetan eta, klaro, harek ez zakixen hori, eta: "Keba, Miren, zu beti holakotxe gauzak esaten". "Baietz Mario, egixa dala, egixa dala". Holan pasau zan ha ta. Behin etorri zan eta esan usten: "Miren, atzo tabernan komentau nauen bai eta egixa da. "Egixa da" ixixilik neuri. Egixa da, egixa da zuk kontau zauena. Eta gero ifini zien danak illeran, baiña zela ez auen ensaiau ibili dabitzela joten, ba mobiduten zien, pausuek emuten hasten zien eta ixildu eitten zien. Eta euen kamioi bat, Alpargateruena esaten zana, ez dakitt, haik fabrikie edo eukien. Ekarri kamioia, jarri han eta musikia, eurak geldi dauzela soseguz-soseguz kamioia eta han musika, pasakallia joten. Esaten usten Mariok: "Tira, Miren, zu beti holakotxe gauzak esaten zare". "Ezetz, Mario, egixa dala. Zuk konsultau hori, zuk preguntau hori". Eta handik egun batzuetara: "Zu, Mario, preguntau dozu tabrnan eta holan eta?" "Bai, atrebidu be ez naz itten. esango doste zelan sinistu doten hori ta" Eta egun baten "Miren, errazoia eukatzuen, esan osten egixa dala, e". Gure Mikelek-eta konteten daue hori grazia bateaz!, bueno!". Eta ez zakixien ibiltten, ikesi euen jarritta dauzela joten. Eta mobiduten zienien ba ez zakixen jarraiketen musikiai.
-Baiña orduan zeuk disfrutatzen?
-Nik pillo bat, ulia hartzen eta eurei, bueno! Baiña Eskoitzakuak beti "más lanzadas" neskak-eta izan zien. "Mucho más lanzadas" Atxabaletakuak baino.
-Mutillak eta be bai? Edo ez dakitt Eskoritzako mutillak Aretxabaletako neskekin elkartzen zian edo halakorik, edo gaizki ikusitta zeuan?
-Ez, ez, ez. Jeneralian orduko denporakuak ixa danak dauz ezkonduta herriko mutillakin eta herriko mutillak Atxabaletako neskakin; jeneralien, bai. Orduentxe herri txikiñak zien herrixak be, eta ez zan ibiltten horrenbeste mobimentu herri batetik bestera ta.
-Eta Mondrauekin eta zer?
-Ez, horreikin ondo, horreik beti izen die gehixao. Orduan zien asko be gehixao, beno! Eta oin be bai, Mondraue...
-Gehixao bai, baiña ez dakit...
-Ez, ez, Mondrauekuekin ezebez, Eskoritzakuekin, Eskoritzakuekin.
Gertukuenak eta...
-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia