Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Hezkuntza gerraostean

Hezkuntza gerraostean Eskolan, arratsaldeko hiruretan egiten zuten otoitza. Goizean, Francoren aldeko hainbat kantu abesten zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan, arratsaldeko hiruretan egiten zuten otoitza. Goizean, Francoren aldeko hainbat kantu abesten zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Jolasak eta kantuak eta eitten zenduezen orduan kalian edo kuadrillan edo?
-Holan kantuakin ez naz..., eskolan ikasittakuak, baiña haik danak... Atsaldeko hiruretan errezetan gauen: "Bendita sea la hora en que la Virgen del Pilar vino en carne mortal a Zaragoza. Sea por siempre bendita y alabada". Ya esta. Atsaldeko hiruretan hori ez dakigu zegatik eitten gauen. Iñok be ez zakigun zegatik eitten zan, baiña maistriak hoixe ipinitta.
-Eta goizian goiz eskolara sartzeko?
-Beratziretan.
-Beste kanturen bat edo?
-Han Viva Franco eta esto, e. Sartu aurretik aurrien danok illaran ifinitta zerakin joaten zan. "Por Dios, por la Patria y el Rey lucharon nuestros padres, por Dios, por la Patria y el Rey lucharemos nosotros también. Lan-laran-laran-laran..." Ya ahaztu jat, e. Danok holan ifinitta eta bandera españolia egoten zan han. Eta maistriak !Viva Franco!" "Viva!" "Arriba españa!" "Arriba!". Hori esan eta barrura danok. Neskatillak alde baten, eskola baten, eta mutikuak beste ate batetik.
-"Cara al sol" eta halakorik?
-Bai. "Cara al sol con la camisa nueva que tú bordaste rojo ayer, volverán banderas victoriosas que no-no-no... Volverá a reir la primavera que por cielo tierra mar espera./ Arriba escuadras a vencer/ que España empieza a amanecer". Pentsaizu, oinddio goguan dauku. Oinddiokan goguen.
-Ondo sartutakua.
-Bai. Ondo gaiñera.
-Orduan goizian hori, eguardixan...
-Bai.
-Gelatik edo eskolatik urtetzeko zerbait kantatzen zan?
-Errezau segurutik. Ez naz akordetan baiña segurutik errezau eingo zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia