Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aratusteak Aretxabaletan

Aratusteak Aretxabaletan <p>Aratusteak nola ospatzen zituzten kontatzen du; "kukumarru" janzten ziren, "txino dantzia" egiten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aratusteak nola ospatzen zituzten kontatzen du; "kukumarru" janzten ziren, "txino dantzia" egiten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta Aratustietan eitten zenduen zeozer?
-Kukumarruak, kukumarruak esaten jakuen. Holan disfrazauta ta zera ta. Hau, zelan da hori dantzioi...
-Txino-dantzia?
-Txino-dantzia ta. Bai, bai, itten zan, e. Gizonak-eta jantzitta zerien, eta txino-dantzia ta eitten.
-Eta ze izeten zan, zeoze jazten zenduen gaiñetik, ahal zana edo zer?
-Nik pentsatzen dot zakuekin edo joaten ziela.
-Zu, adibidez, disfrazatzen ziñan?
-Ez, ez, ez. Orduen eitten zan horretxek dantak eitten auenak, e, Karnabaletan.
-Eta bestiak kalian jendia?
-Bai, kalera urtenda eurai begira.
-Baiña ez ziñaten mozorratzen edo?
-Ez. Hori geruao etorri da, e. Geruao etorri da hori.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia