Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Errege-eguna

Errege-eguna <p>Errege egunean opariak izaten zituzten. Aretxabaletan kopinak non saltzen zituzten gogoan du oraindik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errege egunean opariak izaten zituzten. Aretxabaletan kopinak non saltzen zituzten gogoan du oraindik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Erregaluak eta eukitzen zenduezen Gabonetan?
-Ez. Erregietan, e, orduan Erregietan. Gure etxien be, gure etxien be diru pillue ez zan egongo baiña beti-betik -eta nik sinistu be haundi eiñ arte sinisketen neuen-. Bueno!, orduen hori deskubridutia aitta ta ama ziela... Enteretan bagintzen be atrebidu be ez beste bati kontetan hori. Haundi eindda. Eta gure amak danoi betik danoi zerbaitt. Eta zapatak ifintten gauen danok eta goixien zerak, erregalutxuak. Igual amak berak josittako kuleruek. Baiña hakixen gantxillotxuakin-eta eitten, eta hemen zeretan gantxillotxuekin eta. Honbre, Gauza zerak ez, baiñe nik ixa betik eukitten nauen muñekia, porke oso muñekazalia izen nintzen eta. Eta muñekie bakitzu nun saltzen zien? Mantxueneko dendan eta Erregenetarako ekarri eitten auen muñekak eta.
-Muñekak zelakuak zien, trapuzkuak edo?
-Ez, ez, ez. Bestelako polittak, e. Begixek ikera eitten euenak eta ez. Baiña oso polittak.
-Orduan Gabonetan erregaluak eta?
-Bai, bai.
-Gabon-kantak eta?
-Ene!, kantetan gauen etxien gabon-kantak. Eta oin be Mikelek-eta datozenien Gabon gabien kanteten dou billazinkuak eta, kanteten dou hemen kuadrilliak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia