Gabonak; jaiotzak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gabon gaueko afaria nolakoa izaten zen kontatzen du; zer jaten zuten: azak, bakailaoa, konpota eta turroia. Jaiotzak ipintzeko ohitura; Marianistetan egiten zuten jaiotza gogoratzen du.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko ekainaren 07a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: ARE-015/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Gabonak
Transkripzioa
-Eta afaixa Gabonetakua izeten zan azak, bakaillaua, konpotia eta turroia. Ta gaurko egunien gure etxien holaxe eitten dou Gabon-gabekua; hemen kuadrillia juntaten gare. Eta lobak be esaten dau, Julen ezautuko dozu, ez aldaketako hori afaixoi, e! Beste etxe batzutan be eitten da lengo ohitturie jarraittu. Gero hurrengoko egunien eta, Natibittitate egunien eta orduan ez, orduan ba beti, ezta?, baiña afaldu holaxe. Ointxe be guk hola eitten dou.
-Gabonetan-eta nazimientuak ipintzen zien etxietan?
-Bai. Ifintten zien. Baiña Marienistetakua zan inportantiena. Baiña ifintten zien.
-Marienistetakua, zer?
-Ba hola ikera-ta eitten auen eta, pentsaizu, holako gauzaik gaur ba!, baiña...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!