Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Otazu jauregia; administratzaile lana

Otazu jauregia; administratzaile lana <p>Otazu jauregiaren (gaur egun udaletxea, ikus mapan) aldamenean zegoen etxetxoan bizi ziren zuazabeitiatarrak. Etxea nolakoa zen kontatzen du; etxejabearekin harremana nolakoa izan zen. Aitak administratzaile lana egiten zuen (baserrietako errentak kobratu, etab.). Tropa nazionalak sartu zirenean Aretxabaletan, Otazu jauregia kuartel bezala erabili zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-014-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Otazu jauregiaren (gaur egun udaletxea, ikus mapan) aldamenean zegoen etxetxoan bizi ziren zuazabeitiatarrak. Etxea nolakoa zen kontatzen du; etxejabearekin harremana nolakoa izan zen. Aitak administratzaile lana egiten zuen (baserrietako errentak kobratu, etab.). Tropa nazionalak sartu zirenean Aretxabaletan, Otazu jauregia kuartel bezala erabili zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuen etxia palaziuan aldamenekua zan. Zelakua zan?
- Bueno, zan… politta, etxie zan oso politta. Oin be holaxe dau, zabaldu kanpokaldetik atie, ezkerretik dau ate bat. Pare-parien beste bat. Han pare-parien eskillarak igo, eta egozen salatxo bat eta komuna. Orduen ez euen dutxaik eta ezer. Eta behien ezkerretik euen sukaldia, eta sukaldien onduen euen, sukaldien bertan, sukaldiek euken ate bi, bat ezkerretara, eta han egoten zan egurra, negurakue-ta. Eta bestia zabaldu, eta ortua, eta han euan oilotegi bat eta oilluak. Etxia politta zan.
- Eta jabiakin, Otazua horrekin, harremana zelakua zan?
- Harremanak oso onak. Porke gure aitta izan zan administradoria. Eta hemen basarri asko Atxabaletakuek horretxenak zien. Basarri asko, e. Eta urtien behin oillaskuek, garixa, horrek gauzok; errentia-ta. Gure aitte zan administradoria deiketan jakona, harena.
- Eta zein zan bere eginkizuna? Basarriz basarri joan behar eban?
- Ez, ez. Basarrittarrak eurak etorten zien, e.
- Errentia pagatzera?
- Bai. Eta gero eurak etorten zien gauzak eruten etxera. Oillaskoik onenak, konejuek… Konejuek baiño gehixago esaten euen oillaskuek erueten ziela. Horrek pagetan euen, eta gero diruakin. Pageten euen errentia urtekua.
- Eta gero aittak eruan…
- Eta gero pasau zan, gerria etorri zan treintaseiskua, eta gure aitta… Atxabaletan bizi zanetik hartuemonak oso onak euken, eta orduen sartu zien tropa nazionalak, sartu zienien, herri askotan ein euena, hori etxioi hartu euen eurentzako, kuartel moduen.
- Zeuen etxia?
- Ez, palaziuoi. Eurek euazen denporan eurak egoteko hemen. Eta orduen joan zienien […] kendu eiñ euen gure aitta administradoretik, gure aitta abertzalia zalako.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia