Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Baserriaren inguruko azalpenak

Baserriaren inguruko azalpenak <p>Baserri handia. Sukaldea nolakoa zen. Beheko sua; txapa. Ur-depositua nork eta noiz egindakoa. Garai hartan baserri askotan oraindik urik ez etxe barruan. Komuna nolakoa zuten. Argi elektrikoa ere betidanik ezagutu du etxean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-012-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserri handia. Sukaldea nolakoa zen. Beheko sua; txapa. Ur-depositua nork eta noiz egindakoa. Garai hartan baserri askotan oraindik urik ez etxe barruan. Komuna nolakoa zuten. Argi elektrikoa ere betidanik ezagutu du etxean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Sukaldia zelakua zan?
- Sukaldie, orduen ez euen butanorik eta zerik. Txapia, txapia ona.
- Zure akorduan?
- Bai. Nire akordu guztian txapia. Gero beheko sua euan aparte. Ogixa eitten zan labian, e, zerian, euan beheko sua; eta beste sukalde bat, ha aparte.
- Zuek kozinau nun eitten zenduen, txapan?
- Txapan, txapan.
- Beheko sua ez geben ixoketan. Neguan, neguan hotz haundixekin, e, ba. Baiña bi egunetan, e. Gogaitt eraitten otsen beheko sua eitten […] Hurrengoko egunien ez geben eitten. Umiekatik. Han endreguan suagaz-eta.
- Ur korrienterik bazeunken?
- Bai, bai, Ure, deposittue ein eben gure..., Ameriketan euen tio bat etorri zan, eta guk posaderatik bonbiaz ataraten geben, posaderia geukan, ura, etxeonduan, holaxe. Eta fregaderan bageuken ura aurretik be. Akordetan naz, e; horregaz justo-justuen akordetan naz. Baiña fregaderan-eta bageuken ura. Eta hak ein oskun lau zegaz teillatuan gora zer bat, depositua, lau hanken gaiñien. Eta gero handik habitaziño danetara, komunera eta danera ura.
- Beste baserrittan bazeuken ur korrienterik?
- Leku batzutan deposituek-eta bai, baiñe ez, askotan ez. Ez. Komunera-eta be askok ez. Ur korrientia.
- Eta komuna zelakua zan? Egurrezkua?
- Ez, oingotxien moduko zerak, komunak.
- Umetan be bai?
- Bai. Oin, beste batzuk ur barik, goittik behera, […]-
- Eta argixa?
- Argixe oingue modukue ez. Baiña elektrizidadie bai. Baiña ursalto txiki batetik erunda hara, buf! Gaurkua moduko denporiaz-eta, batien zera bota dauela, besteko eztakitt zer zala, erdixetan argi barik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia