Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerra garaiko egoera: baserria jendez beteta

Gerra garaiko egoera: baserria jendez beteta <p>Baserria nolakoa zen: logelak. Gerra garaian 25 lagun egon ziren baserrian bizitzen. Bonbardaketak Arrasaten. Kaletik etorritako hainbat familia hartu zituzten beraienean. Kaletik ekartzen zuten ogia, baba-lapikoa...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-012-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserria nolakoa zen: logelak. Gerra garaian 25 lagun egon ziren baserrian bizitzen. Bonbardaketak Arrasaten. Kaletik etorritako hainbat familia hartu zituzten beraienean. Kaletik ekartzen zuten ogia, baba-lapikoa...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zelakua zan basarrixa?
- Habitaziñuak euken bost habitaziño. Eta beste bat behien, sotanuen-edo beste bat. Han beste bi uhe egoten zien; bestietatik kendutako uhe atzeratu batzuk, behintzet bi uhe… Etzitteko moduen egoten zien, e. Eta goixen bost habitaziño onak. Gerra denporan hogeta bost lagun juntau gintzen basarrixen, e. Arrasatetik familixa bat, Arriaran, pelotarixak izenikuak. Esnie erueten gutsen, eta suertau jaten, andrien aitte geixoik euen, ez dakit Zarautzen… Zarautzen ez. Deban edo, hospittalien, eta ha zainketan fan biher eben amak. Eta gero bonbak eta zerak botaten zittuen puntuen behin Arrasatera, Arrasaten jentie billurtute euen, eta ba aber etorriko zien, lekua eukiko… Eta hartu gittuen: aitta lau umegaz. Aitta faten zan lanera, hojalaterue zan, eta aitta faten zan lanera goxien eta illunkaran etorten zan. Baiña lau seme-alaba gurien egoten zien. Gero beste bi familixa kaletik, gure amen anaia, eta emaztia eta bi seme-alaba gurien; eta gero tia alarguna, ha be umetxo bategaz horraxe. Umetxuoi hil jakon, geldittu zan bakarrik baiña. Eta geu be kuadrillia. Geu be xei-zazpi seme-alaba, aittajauna-amandriak, hamaika lagun.
- Urte gogorrak, basarrixa haundixa izan arren?
- Bai. Eskerrak ogixa emuten oskuela kalian. Bost ogi horrek zerekuok, lau libra, edo ez dakit ze eukiten euen, ekarten gittuen egunero. Egunero ekarten gittuen Arrasatetik. Arrasaten euen panaderixia. Eta gero babie. Eta babie ugari geuken etxian. Baba-lapikokada bat ifiñi.
- Lapikokada haundixa.
- Haundixa, haundixa, haundixa, haundixa. Eta txarrixak-eta be, ba bi txarri hiltten gittuen-eta. Txarrikixe be bageuken eta bueno, ba haretxegaz. Eta gero patatie be bai. Patatie etxien hartzen geben, eta horrek gauza gehixok ba…
- Inguruko baserrixetan pasau zan kanpotik jentia etortzia?
- Bai, etxekon batzuk edo bai, baiña ez, gurien lako kuadrillaik ez. Eske edozein lekutan ezin leikien holakoik manteniru, e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia