Auzoko "ermandadea"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-011-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Auzoko ermandadea. Auzo batzuk elkarrekin egiten zuten ermandadea. Ohitura zaharrak.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:03:10
- Erref: ARE-011/032
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
-Lehen esan dozue Juntia eta. Hemen auzuetan ermandadiak eta egoten zien?
-Bai. Ganauendakuak.
-San Anton egunien irixak eruaten zien Azatzara.
-Gure zittuenak danak euki gehixa be erueten zittuen. Guk irixek geuken bakarrik.
-Bai, ermandadan segun ze ganau euketzun. Eta han eitten utsen bedeinkaziñue ta gauzok.
-Bedeinkaziñue holako..., pasau apur bat, ba ondo auela edo esan eta aurrera.
-Baiña bedeinkaziñue be bai San Anton egunian.
-A, San Anton egunien? Bueno... Bai?
-Bai, bai. Azatzan eitten zan hori. Eta gero ganauok etxera ekarri ta ba gizonok gero han tertulixia, ardaue edo zeoze bokadillotxon bat eruengo euen etxetik edo ta.
-Bai, ni gaztetxuena nitzen, aittek ni bieldu ta. Hala, mutikue ardau partiduten. Bi basogaz edo hirugaz gizon danai emuten jakuen. Je-je, janagaz.
-Ermandadia ze izaten zan, auzo bakoitzak berana zekan?
-Ez, Arientzak ez. Guk Azatzakuaz geukan. Koruetan be bazan zeozer, Mendiolan be bai.
-Arientza eta Azatza zien bakarrik?
-Gu Azatzara faten gitzen, eta ez dakit nik, Larriñotik be baten bat etorriko zan edo. Azatzar danak eta Irabangua be hor egongo zan ba.
-Eta zer izaten zan, bakoitzak zekazen aberiak ikusi, tasau...
-Tasau.
-Bai, bai, tasau...
-Bat akabau edo eitten bajatzun, ba hor ermendadien eozen danen artien ha pagatzen otsuen. Enda zer balore euken ba hor izengo zan. Tasatzailliek izengo zien gizonen batzuk.
-Eta porejenplo txalgiñen behi bat akabau eitten da, ezta, eiñ ezindda. Ha narrue kendu eta aprobetxau eitten da. Behixek ba ez dauke enfermedadeik. Ez dot pentsetan behintzet daukenik, ez dau eukitten. Narrue kendu eta zatittu bakotxai toketan jakona. Ekarritta dauket neuk be holako okelia etxera. Hoixe izeten zan.
-Oin ba konjeladorie ta daukotzu, ezta, baiña orduen zezeiñia eitten zan.
-Siketu.
-Orduen gatza emuten jaten eta gero siketu.
-Eta ya esta.
-Eta hola konserbatzen zan.
-Orduan repartidu eitten zan okelia.
-Bai. Okelia ermandadiak partidu. Hori ikusitta daukat.
-Eta egoten zan basarriren bat ermandadetik kanpo edo?
-Egongo zan baten bat igual.
-Bai, egongo zan. Beti die, baten bat beti izaten da. Baiñe geu beti leku danetan izen ga.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!