Buzkantzak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-009-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abenduaren 07a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: ARE-009/022
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
-Hau ardi-parajia da hau?
-Ez. [...]. Ardixek hor beste zeretan eta badaz.
-Leku batzutan estimaziño haundixa euktitzen dabe buzkantzak. Hemen inguruan bai?
-Bai. geuri ez jaku /etxaku/ gustetan. Egixa esanda, geurien ez da gustau sekule ardixekin eindako buzkentzik. Guk buzkentzak eitten dittugu, baiña ez ardixenakin.
Gizona: Kuaretaiunuan egon baliez...
-Gure seme-alabei ardixez eindakuek etxate gustetan. Larreiko fuertiek irizten dutse. Eta guk ein izan dittugu, urtero eitten dogu, baiñe erositte ganauen odola. Ez ardixena, ezpadabe ganauena, eta sebue be ganauena. Urteten daue asko be suabiauek. Geuretzako gozuauek, suabiauek. Ardixenak larreiko fuertiek.
-Paraje batetik bestera ba aldatu eitten die gauzak.
-Bai, guk ez dittugu ezautu, neuk ez dittut ezautu sekule etxien ardiik eta ez jat /etxat/ gustau izen, sekule ez jat /etxat/ gustau izen. Eta honei gure alabiei ta berriz, e, puf!, horrek entzuteik be ez daue gure. Entzuteik be ez, ardi kontuik?, enee! Eztaa... Ezta okelaik be ez, e. Ez, ez, ez. Gurien Rosa Marik nausixenai, hemen etxien bizi danai, buenooo!, eziozu esan. Ezta..! Beste edozein gauza eingo dotsu baiña ardi konturik-eta ez, e. Juanitok billotxak be hil izan dittu baiña ez horrek hestiek garbiketie eta hori be ez, e. Beste erozein gauza eingo dau, baiña holako gauzaik ez. Txarrixenak bai berak bere konture, eta beste gura dozune, baiña hori ez, ardi konturik ez.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!