Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Erlijioaren indarra baserri giroan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Madinabeitia, Eulali

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-009-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erlijioaren indarra eta eragina baserritarrengan. Abadeak; batetik bestera desberdintasun handiak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Akordetan naz ni, konfesetan fan eta baten, e (hementxen zan, eztakit, orduen misiñuek egoten zien), eta etorri ta: zenbat ume? Ta ba hainbeste ume geukela. Ez dakit zer zien, lau-bost geuken guk. Eta ez ekarteko gehixao esan usten, eta. Bai, pasauko geukiela guk ekarri barik gehixao. Ba ez ekarri, nahikue dittuzue. Nahikue dittuzue, ez ekarri. Baiña orduen ez eukotzun oingo medixoik ez gauza bat erosteko, ez... Orduen ez euen oingo zerik, e! Hori oingua da baiña orduen ez euen. Ez euen. Por mucho que querías ez euen! Eta hortik esaten dotsut abadiek be diferentzia haundixa eukitten dauela batetik bestera. Batzuk EZ!, umiak ekarri in bihar die, jangoikuak emuten dittuen umiek! Bai, baiñe gero konturatu biher zara, ekarri bai, baiña haik gero aurrera atara biher dittuzu, e. Eta malamaneran ibilttekotan ba, psee. Eta onak urteten ba dutsu eta fiñek urteten badutsue ba pozik. Behin umie, ikusittako umie ez dakotzu saltzeko, e. Askok esan izen..."Bai, bata ez dakit zer, hori sobre..., zelan esaten da? Askok esaten daue: "hori gure eztana etorri da umie, ez dakitzu?, gure eztala, gure barik etorri da umie, eta hola. Eta bai, hori, klaro, horren biharra ez euken eta hori gure barik etorri zan eta. Nik esaten dot, hori ez da egixa, hori ez da egixa.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia