Baserriko ekonomia: esne-saltzea; pinudiak; lantegiko lana
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-009-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abenduaren 07a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: ARE-009/005
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Transkripzioa
-Ez euan baserrixan ezebe! Ezebez! Ez euan piñu bat, ez euan... Ganauekin in bihar zauen in bihar zana. Gurien afeziño haundixe aittek euken ganauetara. Esnie saltzen geuen. Esnia. Ganau onak eukitten zittuen. Eta esnie batzen euen eta esnie saltzen zan. Ospittalera guk urte askuen eruen geuen, Eskoitzako ospittalera esnia. Eta gero geuken hareaz geiñera beste bezero batzuk. Eta eskerrak horri, esniekin. Hillen azkenien, batzuk hillien kobretan zien, ospittalekuei hillien behin kobretan zan; beste batzuna ba astien behin, hamabostian behin. Eta ha izeten zan ba diru feskotxue. Gero ganauentzako pentsue erosi edo etxera ekarteko pentsue, ez dakitzu? Ganauei be pentsue emun biher izeten jate eurak emungo badaue. Klaro, pentsu apurtxo bat ekarri edo. Ba handixik hasi zan baserrixa apurtxo bat, eta gero piñuek, hasi zirenien piñuek ba orduentxe baserrixa hasi zan apurtxo bat baserri eitten, e. Aurretik zer? Zer aurretik? Lana besteik ez euen eta. Lana! Umiek eta lana! Bakitzu zenbat ume egoten zan orduen? Dana pekatua zan, dana pekatua. Ez zan ebitau bihar umeik, ez zan ebitau bihar umeik. Jangoikuak emuten zittuenak danak. Eta bakitzu zenbat ume etxietan? Horregaz abadiek be ez euen euki kulpa gutxi, e! Abadiek be ez euen kulpa gutxi euki. Nik askotan esaten dot abadiek be ez euela kulpa gutxi euki. Abadiek be batetik bestera baezen diferentziak egoten zienak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!